Euskaraldiaren dinamizatzailea Enkarterrin 2025

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Lan jardun moldakorra duen lanpostua estali nahi da Enkarterrin Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. Urtarrilaren 15etik ekainaren 6ra egunean 4 ordutako jarduna izango da. Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
  • Euskaraldiko Batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
  • Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

 

Baldintzak

Curriculumak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 5a izango da. Honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Enkarterri eskualdea ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
  • Gidabaimena eta autoa izatea baloratuko da.

 

Laburpena

Lekua: Bizkaia

Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 5a izango da.

Curriculumak Lansarean atariaren bidez ez ezik, honako helbide elektronikora bidali ahalko dira:

jon@topagunea.eus

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Curriculumak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 5a izango da.

Curriculumak Lansarean atariaren bidez ez ezik, honako helbide elektronikora bidali ahalko dira:

jon@topagunea.eus

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Euskaltzaleen Topagunea

Data: 2024-Abe-13
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Enkartazioa
Udalerria: Alonsotegi,Artzentales,Balmaseda,Galdames,Gordexola,GueƱes,Karrantza,Lanestosa,Sopuerta,Turtzioz,Zalla

Eskaintza noizarte:
2025-Urt-05

Enpresaren izena: Euskaltzaleen Topagunea

Ez dago hautagairik