Euskaraldiaren dinamizatzailea BARAKALDOn

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Lan jardun moldakorra duen lanpostua estali nahi da, Barakaldon Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. Martxoaren 3an hasi eta ekainaren 6ra bitartean egunean 6 ordutako jarduna izango da. Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

 

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
  • Euskaraldia batzordea sortu eta dinamizatzea.
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.
  • Euskara maila egokia izatea (C1).

Baldintzak

Honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

 

  • Barakaldo ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
  • Gidabaimena eta autoa izatea baloratuko da.

 

Laburpena

Lekua: Barakaldo Bizkaia

Enpresa: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak jasotzeko azken eguna otsailaren 12a izango da.

 

Curriculumak Lansarean atariaren bidez ez ezik, honako helbide elektronikora ere bidali ahalko dira:

 

jon@taupamugimendua.eus

 

Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Data: 2025-Ots-04
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Enkartazioa
Udalerria: Barakaldo

Eskaintza noizarte:
2025-Ots-12

Enpresaren izena: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

3 izen emate
Gurekin lan egin nahi duzu?
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa