KOMUNIKAZIO ARDURADUNA

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Euskalgintzaren Kontseilua euskalgintzaren Euskal Herriko bilgune zabalena da. Kontseiluko komunikazio arduradunak aukera izango du euskalgintza sakon ezagutzeko eta euskararen normalizazio prozesuan eragile izateko. Horretarako, Kontseiluko lan-taldearekin eta bazkideekin eskuz esku lan eginez. Bestalde, komunikazio arduradunak jardun erdian arituko den komunikazio teknikaria izango du lankide. Jarraian zehazten dira lanpostuari dagozkion eginkizun eta baldintza zehatzak.

 

Arduradunaren eginkizunak:

  • Kontseiluaren komunikazio-estrategia orokorra garatzea.
  • Proiektuen komunikazio-planak garatzea.
  • Kontseiluaren komunikazio-ekintzak proposatzea eta garatzea.
  • Urteko egitasmoak eta balantzeak prestatzea.

 

Lan baldintzak:

  • Egun osoko lanpostua da eta zerbitzu jakinekoa deritzon kontratu mota izango du, Kontseiluko gainerako langileek bezala.
  • Kontratu honek 6 hilabeteko frogaldia izango du
  • Lantokia Andoainen izango da, Kontseiluaren egoitzan.

Baldintzak

Eskatzen da:

  • Komunikazio arloko ikasketak izatea
  • Komunikazio arloko arduretan lan egin izana
  • Euskaraz, ahoz nahiz idatziz, maila ona izatea
  • Hedabideen aurrean jarduteko prestasuna.
  • Gidabaimena eta autoa izatea

 

Baloratuko da:

  • Diseinu, maketazio eta bideogintza arloko gaitasunak izatea
  • Euskalgintza ezagutzea.
  • Harremanetarako eta koordinaziorako gaitasuna.
  • Hizkuntzen ezagutza, bereziki gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: Euskalgintzaren Kontseilua

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Proposamenak eta Curriculumak aurkezteko:

Emailez:

iker@kontseilua.eus

Postaz:

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Martin Ugalde Kultur Parkea
20140 Andoain

Euskalgintzaren Kontseilua

Data: 2021-Api-21
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Andoain

Eskaintza noizarte:
2021-Mai-14

Enpresaren izena: Euskalgintzaren Kontseilua

21 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa