- Euskara erabat menperatzen duen pertsona izan behar da, eta gaztelaniaz eta ingelesez ere moldatzen dena.
- Digitalki pertsona trebea dena (calendar, gmail, drive, excellak…).
- Positiboa, jatorra eta herrikoia.
- Gauza berriak esperimentatzeko eta ikasteko gogoa duena.
- Lidergotza: Bere kargu dauden bidaien lidergotza eramateko gai dena: lehentasunak zehazten, laguntza eskatzen, zailtasunak identifikatzen, ikaskuntzak ateratzen…
BALDINTZAK
- Kooperatiba gazte bat gara. Geure enpresa sortu genuen gazte-gaztetatik eta enpresa flexible baina malgua gara, gure proiektu propioa delako eta egiten dugun horretan sinesten dugulako. Ondorioz, ikasi eta erakusteko eta poliki-poliki gure taldea handituz joateko gogoz gaude!!
- Soldata: 1.500€ neto hilabetero, 14 pagatan - 12 hilabeteko lan kontratua, hasiera batean, helburua taldea handitzen joatea da, eta luzera begira pertsona honekin kontatzen jarraitzea.
- Oporrak: Abuztu osoa jai + jai egun ofizialak + 10 egun, nahi denean hartzeko.
- Gazte giroa lanerako, taldeko ekintza ezberdinak urtean zehar: pintxopote egunak, urtearen irekiera eta itxiera ekintzak …
- Taldean pertsona berria izanik, bakarrik utziko ez dugun pertsona izango da. Independentea izan beharko da, eta bere lidergotzaren menpe geratuko da ikas bidaien kudeaketa, baina laguntza eskatzen duenean taldea hor izango du.
- Malgutasuna lan egun eta ordutegiekin: Ordutegi komuna 10:00 - 16:30 astelehen ostegun, 10:00-15:000 ostiraletan, malgutasuna zerbait berezia suertatu bada… gainontzeko orduak bakoitzak bere kasa erabaki dezake noiz egin.
- Lanaren ondorioz egin beharreko bisita, bidai edo ibilbideetarako gasolina edo garraio publikoaren kostea aparte ordaintzen da.
- Zestoan ofizina eta lana egiteko material guztia (ordenagailua, boligrafoak..).
- Telelana: Astearteetan eta ostiraletan telelana egiten da.