Game Erauntsia Elkartea

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Game Erauntsia euskal bidejokozaleen elkarterako langile bila gabiltza.

Deskribapena

  • Lanpostuaren helburua: era guztietako ekimenak egitea GE barruan.
  • Jardunaldi mota: Lanaldi erdia
  • Lekua: Telelana, noizean behin Euskal Herriko toki desberdinetan ekintzak antolatzeko erantzukizunarekin.

Eginkizunak eta erantzukizunak

  • Tailer eta hitzaldi desberdinak antolatzea eta gauzatzea.
  • Elkartearen kudeaketa administratibo txikiak egitea.
  • Koordinazioa mantentzea beste lankidetza erakundeekin.
  • Bideojokoen euskarazko dibulgazioa:
    • Bloga elikatzea.
    • Sare sozialetan jokalariekin hartu-emanetan egotea.
    • Elkarteak kudeatzen dituen talde desberdinak dinamizatzea.
    • Euskarazko bideojokoen eta garatzaileen jarraipena egitea.
  • Komunitatea orohar indartzen saiatzea.
  • Urteko ekintza esanguratsuenetan koordinazio lanetan laguntzea.

 

Baldintzak

Eskatzen dugu:

  • Hizkuntzak: Euskara C1 maila.
  • Informatika nahiz bideojoko ezagutzak.
  • Bideojokozalea izatea.
  • B gidabaimena nahiz autoa edukitzea.
  • Antolakuntza eta kudeaketa gaitasunak.
  • Hobekuntzara bideratutako orientazioa.
  • Harremanetarako gaitasuna.

Baloratuko dugu:

  • Bideoen zein irudien ediziorako gaitasuna.
  • Blogean idazteko edo irratsaioan parte hartzeko gaitasuna.
  • Itzulpenak egiteko gaitasuna.
  • Aurretik euskalgintzan lan egin izana.

 

Laburpena

Enpresa: Game Erauntsia elkartea

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lan deialdia maiatzaren 5ean itxiko dugu.
 
Interesatuek ondorengo eskaera orria bete, eta CVa nahiz aurkezpen gutuna bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera bidali beharko dute. Aurkezpen gutunean bideojokoen eta euskararen munduarekin daukazun harremana azaltzea gustatuko litzaiguke. Zalantzarik baduzu, idatz iezaguzu helbide horretara.