Hamaika Telebistak Publizitate eta harreman komertzialen kudeatzailea behar du

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Publizitate eta harreman komertzialen arduradunak honako egitekoak izango ditu:

  • Bezero potentzialen bilaketa eta fidelizazioa lantzea.
  • Bezeroekin publizitate proposamen estrategikoak diseinatu eta garatzea (kanpainak sortu, kanalak definitu...).
  • Publizitate eta eduki komertzialak proposatzea eta koordinatzea.
  • Hamaikaren komunitatea eta edukien balioa enpresei helaraztea.
  • Merkatuaren jarraipena egitea: joerak, lehiakideak, sektorearen erronkak…

Baldintzak

Beharrezkoa da:

  • Publizitatea, harreman komertzialak edo marketinari lotutako ikasketak.
  • Komunikazio eta edukigintzaren inguruko ulermen orokorra (ikus-entzunezko prozesuak, sare sozialen dinamika, marka-kolaborazioak…).
  • Publizitate estrategiak eta salmenta teknikak ezagutzea.
  • Euskalduna izatea eta gazteleraz ondo moldatzea.
  • Gidabaimena eta autoa izatea.

Baloratuko diren gaitasun pertsonalak:

  • Jendaurreko komunikazio trebetasuna.
  • Komunikabideetako publizitatearen inguruko ezagutza izatea.
  • Harreman komertzialak edo aliantzak kudeatzen eskarmentua.
  • Sormen ukitua edukien ikuspegitik proposamenak egiteko orduan.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Hamaika Telebista

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lanpostu honetan interesa baduzu, bidali zure curriculuma lanpoltsa@hamaika.eus e-posta helbidera. 

Curriculumak ekainaren 20ra arte jasoko dira.