Unibertsitate irakasle eta proiektu kudeatzaile

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolarako doktore bila gabiltza, Ingeniaritzan Doktoretza formakuntza duena eta euskara, gaztelania eta ingeles maila aurreratuarekin.

Pertsona hori lantalde kualifitatu batean sartuko da, europar proiektuetan eta ikerketa-proiektuetan parte hartuko du, eta 4.0 industriara bideratutako Berrikuntzako Ingeniaritza Graduan eta Fabrikazio Digitalaren Masterrean irakatsiko du.

Industria-ehunaren errealitatea bizi duen erakunde batean parte hartu nahi baduzu, eta prestakuntzaren, etorkizuneko profesionalen garapenaren eta berrikuntzaren aldeko apustu egiten baduzu, estatu mailan erreferentea den prestakuntza-eredu aitzindari baten bidez, ZURE BILA GABILTZA!

Eskakizunak:

  • Doktorea ingeniaritza, informatika edo arlo zientifikoan.
  • Proiektuen kudeaketan esperientzia.
  • Hizkuntzak: Euskara (C1) eta gaztelania, ingelesa (B2).

Eskaintzen duguna:

  • Etengabe hazten eta proiektu berritzaileak gauzatzen dituen enpresaren parte izatea.
  • Lan talde eta lan giro bikaina.
  • Lanaldia: osoa.
  • Profesionalaren profilaren arabera egokituko den soldata.

 

Baldintzak

Baloratuko da:

  • Oinarrizko ezagutzak digitalizazio edo errealitate virtualaren arloetan.

Lanpostuaren erantzukizunak honako hauek izango dira:

  • Gradu zein masterreko ikasketetan irakasle.
  • Hezkuntza arloko proiektuetan lidergoa eta partaidetza.
  • Produktu/proiektuen garapena eta berrien sorkuntza.
  • Ikerkuntza proiektuetan partaidetza.

Oharra: Positiboko baloratzen ditugu %33ko edo hortik gorako desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta Haien Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (DLO) betez.

 

 

 

Laburpena

Enpresa: IMH Campus

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatzen bazaizu, zure proposamena bidaltzea eskertuko dizugu 2024ko azaroaren 27 aurretik, gaian UNIBERTSITATE IRAKASLE ETA PROIEKTU KUDEATZAILE adieraziz.

BIDALI PROPOSAMENA