Antolakuntza eta Pertsonak eremuko teknikaria

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

PERTSONEN KUDEAKETA PROIEKTUAK

Kutxa Fundazioan galdera berrien bitartez, ideietatik ekintzara goaz, erantzun berriak proposatuz. Begirada transdiziplinarra duen ekintza, non arteak, zientzia, teknologia eta pentsamendua ikuspegi berritzaile batekin gurutzatzen baitira, erakundearen barrurantza eta Gipuzkoako gizarterantza.

Erakundeko pertsonen eta taldeen kudeaketa integrala indartzen jarraitzeko, prozesu berriak optimizatzeko eta markoak betetzen direla ziurtatzeko, KUTXA FUNDAZIOAk Antolakuntza eta Pertsonak eremuko teknikari postua aldi baterako ordezkatzeko beharrean gaude.

 

Hona hemen ekarpen horietako batzuk

  • Eremuaren administrazio-lan arloko eginkizunen kudeaketa eta exekuzioa: araudi markoen aplikazioa interes talde ezberdinekin, ordainsarien tramitazioa, kontratuen kudeaketa, egutegiak eta lanaldiak, besteak beste.
  • Talentua kudeatzeko proiektu espezifikoetan laguntzea eta giza baliabideen ekimenak arrakastaz inplementatzeko orientazioa, hala nola hautaketa eta talentua, trebakuntza eta garapenaren kudeaketa, eta/edo kultura.
  • Erabakiak hartzeko prozesuak errazteko datuak biltzea eta aztertzea.
  • Egindako ekimenen eragina ebaluatzeko txostenak eta metrikak sortzea.

 

Zeren bila gabiltza

  • Lan Harremanetan, Psikologian, Zuzenbidean edo antzekoetan prestakuntza duten profesionalak eta Talentua eta Pertsonen esparruan espezializazioa.
  • Gutxienez 3 urteko esperientzia lan eremuko administrazioko lanpostuetan eta giza baliabideen eremuko ekintza eta tresnen inplementazioan.
  • Lan araudiaren ezagutza eta aplikazioa.
  • Talde-lana gustuko izatea, hainbat eremu eta proiektuetako pertsonekin erronkei aurre egiteko modu gisa.
  • Adimen emozionala, komunikatzeko trebetasunak, sormena, ekimena eta egokitzeko gaitasunak.
  • Euskara-maila aurreratua.

Baldintzak

Zer eskaintzen da

  • Berrikuntza eta eraldaketa digitalaren aldeko apustua egiten duen gizartearekin konprometitutako eta antolaketa-eraldaketa betean dagoen erakunde bateko kide izatea.
  • Talde dinamiko batean lan egitea, bokaziozko orientazioarekin.
  • Ordezkapenezko lan kontratua.

Laburpena

Enpresa: Kutxa Fundazioa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Igo zure CVa edota bidali antolakuntza@kutxafundazioa.eus -era eta jarriko gara harremanetan zurekin, izan telefonoz edo emailez. Modu batera edo bestera, gure berri izango duzu prozesuaren berri izateko.

Eskerrik asko