Diseinatzaile Grafikoa

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Kutxa Fundazioan “Gipuzkoa mugitu, Gipuzkoa sentituz” lelopean definitu berri dugun estrategiaren ezarpenean lanean gabiltza. Gure lurraldeari eta bertako kide, eragile eta erakundeei ekarpena egitea dugu helburu, eta hauetara iristeko gure marka ezagutzera eman behar dugu.

Helburu hau errealitate bilaka dadin, erakundeak komunikazio taldea indartu nahi du, egun dituen diseinuari lotutako beharrak asetzeko. Hortaz, DISEINATZAILE GRAFIKO baten aldi baterako ORDEZKAPEN baten bila gabiltza. Bere misioa komunikazioak zehaztutako helburu eta beharrei era bisual eta erakargarri batean erantzutea izango da, beti ere estrategiak eta markaren hausnarketak ezarritako irizpideen baitan.

 

Horretarako, besteak beste, ekarpen hauek aurreikusten dira

  • Edukien edizioa, produkzioa eta maketazioa.
  • Markaren garrantzia eta inpaktua neurtu eta lantzen esperientzia izatea.
  • Web-a, ikus-entzunezkoak, grafismoak, bannerrak, email-boletinak, mailing-ak, publikazioak, memoriak eta bestelako euskarrien diseinuan ezagutza.
  • Kanpaina ezberdinen diseinu, planifikazio eta exekuzioan laguntza eskaintzea.
  • Ikus-entzunezko edukien muntaketa eta postprodukzioa.
  • Esperientzia marketin digitala kudeatzeko tresnetan, Email marketing, “Social Media”, SEO eta SEM.

 

Baldintzak

Zeren bila gabiltza

  • Sorkuntza eta Diseinuko gradua edota antzeko formakuntza
  • Photoshop, Illustrator, Adobe Premier, Blender eta bestelako programetan esperientzia izatea
  • Konpromisoa, lankidetzan ibiltzeko eta etengabe hobetzeko orientaziorako gaitasun nabarmenak.

 

Zer eskaintzen da

  • Berrikuntza eta eraldaketa digitalaren aldeko apustua egiten duen gizartearekin konprometitutako eta antolaketa-eraldaketa betean dagoen erakunde bat ezagutzea
  • Talde dinamiko batean lan egitea, bokaziozko orientazioarekin.
  • Zure iritzia, ekarpenak eta proposamen berriak ongi etorriak diren espazio eta ekipo batekin lan egitea.
  • Aldi baterako kontratua.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Kutxa Fundazioa

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zure CV antolakuntza@kutxafundazioa.eus -era, zehaztuz ze lan eskaintzarako bidaltzen duzun zure hautagaitza eta jarriko gara harremanetan, izan telefonoz zein emailez. Modu batera edo bestera, prozesuaren garapenaren berri izango duzu. 

Eskerrik asko

Kutxa Fundazioa

Data: 2024-Urr-04
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2024-Urr-11

Enpresaren izena: Kutxa Fundazioa

10 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa