Bezero-Koordinatzailea Ltz "Help-Line"

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

ZEREGINAK:

  • Bezeroen erreklamazio teknikoak kudeatzea eta hobetzeko ekintzak proposatzea, bai eta horiek aztertzeko hornitzaileekin harremanak izatea ere. Ekintza-planak gauzatzeko erabakiak hartzeaz arduratzea, eskarien ezaugarrien arabera.
  • Makinaren gorabeherak diagnostikatzeko eta konpontzeko teknikariak koordinatzea, laguntzea eta aholkatzea.
  • Zerbitzu-proiektuak kudeatzea, eskaintza teknikoak egitea eta haien jarraipena egitea.

 

Baldintzak

ESKATZEN DA:

  • Formazioa: Gradua Ingeniaritza Mekanikoan edo Elektronikoan.
  • Hizkuntzak: Euskara B2 eta ingelesa C1.
  • Aurretiazko esperientzia bezeroaren etxean laguntza teknikoko eta ekipoen kudeaketako eginkizunetan.
  • Pertsona dinamikoa eta ekimentsua, autonomoa eta taldean lan egiteko gaitasuna duena.
  • Bidaiatzeko prest egotea.

ESKAINTZEN DA:

  • Garapen profesionala osagai teknologiko handiko nazioarteko proiektu batean.
  • Diziplina eta kultura anitzeko taldeetan lan egitea.
  • Bezeroa erdigunean duen proiektu baten parte izatea, non pertsonek berebiziko garrantzia duten.

 

Laburpena

Lekua: Elgoibar Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.