Doktorego-tesia Enpresan (Beka)

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

Doktorego-tesia Enpresan (Beka): Produktuen pasaporte digitala ekonomia zirkularretan ezartzeko negozio datuen(...)

Tesiaren deskribapena:

Digitalizazioak, datuaren ekonomiak eta merkatuaren balio kate ezberdinetan ekonomia zirkularrak garatzeko beharrak ikerketa ildo berriak irekitzen dituzte, eta horiek trebetasun digitalak ekonomia zirkularraren ezagutzekin konbinatu behar dituzte, bai eta behar bezala ezartzeko beharrezkoak diren antolakuntza eraldaketekin eta kultura aldaketekin ere. Datuen presentzia handiagoari esker,  gero eta legedi handiagoa duten eta iraunkortasunaren osagai garrantzitsua duten inguruneetan lehiatzeko modu berriak identifika daitezke.

Doktorego tesi hau testuinguru horretan kokatzen da, eta negozio datuaren gobernuak produktuaren pasaporte digitalean betetzen duen rola ikertzea du helburu. Pasaporte digital hori gero eta gehiago eskatzen du merkatuak, eta Europako agintariek ere eskatzen dute. Izan ere, produktuaren pasaporte digitala aukera nagusia izan da gero eta handiagoak diren balio kate zirkularren gardentasuna bermatzeko. Baina datuen eskuragarritasunarekin eta bolumenarekin, eta datu horiek kudeatzeko konplexutasunarekin, gobernu prozedurak eta antolaketa praktika zehatzak behar dira, produktuaren pasaporte digitala palanka bihurtuko dela ziurtatzeko eta  balio kate iraunkorragoak, zirkularragoak eta lehiakorragoak lortzeko.

 

Doktoretza-bekak ezaugarri hauek izango ditu:

  • Unibertsitateko berrikuntza eta datuen arloko talde bateko kide izatea.
  • Ikerketa ibilbideari buruzko prestakuntza-programa egitea.
  • EAEn garrantzia duen enpresa talde bateko punta-puntako erakundetan teknologia horiek nola ezartzen diren lehen eskutik ezagutzea.
  • Datuen analitikako eta metodologiako gaitasunak garatzea.
  • Ikerketaren alorrean eta lan merkatuan eskari handia duen gorabideko gai batean ikertzea eta espezializatzea.
  • Doktorego programaren barruan nazioarteko esperientzia bat bizitzea.
  • 3 urteko iraupena izango du bekak.

 

 

Baldintzak

Derrigorrezko baldintzak

  • Master ofiziala.
  • Espediente akademiko ona.
  • Ingeles maila altua.

Baloratuko dena:

  • Datuen gobernantzari buruzko ezagutzak.
  • Ekonomia zirkularreko ezagutzak
  • Ahozko eta idatzizko komunikaziorako trebetasunak.
  • Arazo konplexuei aurre egiteko gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

 

Laburpena

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.