Erosketa-Teknikaria (Galdaketa eta Mekanizatua)

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

EGINKIZUNA:

  • Hornikuntza-beharrak proiektuaren kalitate, kostu eta epe-baldintzak betez eta prozesu-estandarren arabera bete daitezen lortzeaz arduratzea.

ZEREGINAK:

  • Negozioekin kategoriarako proiektuen beharrak kudeatzea eta zerbitzu-mailak adostea (kalitatea, kostua eta epea).
  • Eskaerak hornitzaileekin kudeatzea, eskaera igortzen denetik entregatzen den arte, produkzio-prozesuko gorabeherak kudeatzea eta irtenbideak ematea barne.
  • Hornidura-katea garatzea: zerbitzu-mailak negoziatzea, prozesuen hobekuntzak identifikatzea, erosteko baldintza orokorrak, lehiakortasuna hobetzea, kalitate-estandarrak, etab.
  • Hornidura-katean egon daitezkeen arriskuak identifikatzea.

 

Baldintzak

ESKATZEN DA:

  • Ingeniaritzako Gradua edo Masterra, adar mekanikoan edo antolamenduan hobe.
  • Lanbide-esperientzia mekanizazioaren eta produkzio-prozesuen esparruan.
  • Galdaketa teknologian eskarmentua baloratuko da.
  • Hizkuntzak: euskara B1 eta ingelesa B2.
  • Zorroztasuna eta zehaztasuna. Antolatzeko eta irtenbideak emateko gaitasuna.

ESKAINTZEN DA:

  • Garapen profesionala ingurune berritzaile eta nazioarteko batean.
  • Diziplina eta kultura anitzeko taldeetan lan egitea.
  • Bezeroa zentroan duen eta pertsonek berebiziko garrantzia duten proiektu baten parte izatea.

 

Laburpena

Lekua: Elgoibar Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.