Hizkuntza-kalitatearen kontrolerako teknikaria

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

EITB , Bilboko taldea handitzeko prest dago, eta Hizkuntza-kalitatearen kontrolerako teknikari bat bilatzen ari gara. Zure hizkuntza-gaitasunak erabiltzeko eta hedabideetan hizkuntza-kalitatea zaintzeko modu bikaina bilatzen ari bazara, hau da zure aukera!

Baldintzak

Ezinbesteko baldintzak :

  • Euskal Filologiako gradua, Itzulpen eta Interpretazio gradua, edo antzeko titulu homologatua
  • Euskararen eta gaztelaniaren ezagutza bikaina (C2 mailaren parekoa)

Baloratu beharreko baldintzak :

 

  • Ingelesaren ezagutza (gutxienez B2 mailaren parekoa)
  • Graduondoko prestakuntza euskal hizkuntzalaritzan.
  • Graduondoko prestakuntza komunikazio multimedian/digitalean.
  • Esperientzia profesionala komunikazio multimediaren/digitalaren sektorean hizkuntza-teknikari gisa.
  • Esperientzia profesionala komunikazio multimediaren/digitalaren sektorean eduki-sortzaile gisa.
  • Esperientzia profesionala ikus-entzunezko sektorean itzultzaile-egokitzaile gisa.

 

Positiboki baloratuko da hizkuntza-teknologiak erabiltzeko gaitasuna: hizkuntza-corpusak, itzulpen memoriak, itzulpen automatikoa, hizketaren ezagutza, datu-base lexiko eta terminologikoak.

 

Animatu zaitez parte hartzera EITB familiako kide izateko aukera paregabe honetan! Zure talentua eta gaitasunak erakusteko aukera ezin hobea da.

 

 

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.