Euskaraldiko komunikazio teknikaria eta Gipuzkoako sustatzailea

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Lanaldi osoko lanpostua estali nahi da, komunikazio teknikari gisa, 2024ko ekainaren 10etik aurrera. Funtzio nagusiak Euskaraldiko komunikazio lantaldean jardutea eta Gipuzkoan sustapena egitea izango dira.

Lanlekua: Andoaingo Topagunearen egoitza. Lanaldiaren zati bat telelanean egin ahalko da (2 egun bulegoan eta 3 telelanean) 

Eskaintzen da: lanaldi osoko lanpostua, 2024ko ekainaren 10etik aurrera

Baldintzak

 

Lanpostuaren oinarrizko eskakizunak

- Komunikazio planaren diseinua eta inplementazioa

- Ekitaldien antolaketan eskarmentua

- Harreman pertsonaletarako eta talde lanerako gaitasuna izatea

- Euskara maila altua (gutxienik C1 maila)

- Gipuzkoa ondo ezagutzea

- Gidatzeko baimena eta autoa


Baloratuko da: 

- Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea

- Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna (sare sozialak, email marketina…)

- Diseinu tresnen erabilera (adobe)

- Euskalgintza ezagutzea

- Soziolinguistikari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea

 

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuek email bat bidali beharko dute jon@topagunea.eus helbidera, maiatzaren 20rako . Emailaren izenburuan edo gaian "Euskaraldia Gipuzkoa" idatzi, mesedez.

Euskaltzaleen Topagunea

Data: 2024-Mai-10
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Andoain

Eskaintza noizarte:
2024-Mai-20

Enpresaren izena: Euskaltzaleen Topagunea

Ez dago hautagairik