Kalitate eta produktu zuzendaria

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

IIngurune industrialean esperientzia sendoa duen pertsona bat bilatzen dugu, Kalitate eta Produktu arloak estrategikoki gidatzeko, bikaintasun operatiboa, etengabeko berrikuntza eta bezeroaren gogobetetzea bermatuz, zeharkako eta lankidetzazko ikuspegi batetik.

 

Zein izango dira zure erantzukizun nagusiak?

  • Kalitate eta produktu estrategiaren diseinua eta gauzatzea gidatzea, balio kooperatiboekin eta enpresa helburuekin lerrokatuta.
  • Produktuaren bizi zikloaren garapen teknikoaz eta estrategikoaz arduratuko zara: diseinutik, birdiseinutik eta berrikuntzatik hasi eta merkaturatu eta industrializatzeraino.
  • Prozesuetan eta produktuetan kalitate estandar gorenak ziurtatzea, etengabeko hobekuntzaren, eraginkortasunaren eta iraunkortasunaren kultura sustatuz.
  • Kalitate eta Produktu taldeak zeharka koordinatzea, koherentzia teknikoa eta metodologikoa zainduz.
  • Erakundea kanpoko erakundeen aurrean ordezkatzea ziurtapen, araudi eta auditorien gaietan.
  • Taldearen garapena eta motibazioa sustatzea, lidergo parte-hartzailea, etengabeko prestakuntza eta konpromisoa bultzatuz.

 

Baldintzak

Formakuntza:

  • Ingeniaritzako gradua edo prestakuntza tekniko baliokidea.
  • Prestakuntza osagarria kalitatea kudeatzeko sistemetan (ISO, IATF...) eta produktuaren garapenean.

Esperientzia:

  • Ibilbide finkatua ingurune industrialetan, kalitatearekin eta produktuaren garapenarekin lotutako lanpostuetan.
  • Esperientzia diziplina anitzeko taldeak eta proiektu estrategikoak kudeatzen.

Hizkuntzak:

  • Ingeles arina (gutxienez C1).
  • Euskara B2 (ahozkoa eta idatzizkoa).

Funtsezko gaitasunak:

  • Ikuspegi estrategikoa, gaitasun analitikoa eta emaitzetarako orientazioa.
  • Partaidetzatik koordinatzeko, negoziatzeko eta gidatzeko trebetasuna.
  • Berrikuntza arduratsuarekiko eta industria-iraunkortasunarekiko sentsibilitatea.

 

Zer eskaintzen dugu?

  • Mondragon Taldean dagoen Kooperatiba sendo batean sartzea.
  • Inpaktu eta ikusgarritasun maila handiko proiektu estrategikoa.
  • Eraldaketako eta hazkundeko funtsezko arloen lidergoa.
  • Garapen profesionala, konfiantzazko eta partaidetzazko ingurune batean.

 

Laburpena

Lekua: Etxebarria Bizkaia

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.