Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak
Eskaintzaren deskribapena:
Smart Fasteningeko negoziorako torlojuen linea automatikokorako langile bila gabiltza.
Lanpostuan, funtzio hauek bete beharko ditu:
-
Bainuko makinari dagozkion kalitate kontrol plana jarraitzea.
-
Bainuko makinatik ateratzen diren piezen kontrol ziurtagiriak egitea
-
Bainuko makinatik ateratzen diren piezak gainazal lodieraren kontrolak egin.
-
Bainuko makinaren aldaketa: Alde mekanikoko beharrezkoak diren aldaketak egitea, behar den kalidade maila eta epe hoberenean.
-
Piezak muntatzeko, prestatzeko edo orokorrean haiekin lan egiteko behar diren lanak egitea.
-
Tresnen eta erreminten aldaketa, gestioa eta zaintza egitea..
-
Produkzio prozesu sendo eta lehiakorrak bermatzea
-
Prozesuen ingeniaritza departamenduarekin edo kalitatekoarekin, lankidetzan aritzea, laginak lortzeko, doikuntza fitxak eta gamak balioztatzeko eta lay-out eta produkzio metodoetan hobekuntzak egiteko.
-
Produktu eta prozesuetan garapena eta hobekuntza sustatzea..
-
Dagokion lan orriak/aginteak betetzea.
-
Fabrikazio plangintza gauzatzen laguntzea
-
Erabilitako piezen identifikazioa eta etiketatzea egitea.
-
Kalitate, laneko segurtasun eta osasun eta ingurumen prozedura eta eskuliburuetan adierazitako funtzio eta ardura guztiak betetzea.
-
Segurtasun eta garbitasun arauen jakinean egotea eta hauek jarraitzea eta errespetatzea.
-
5S metodoa aplikatzea. Txukun eta garbi mantentzea.
-
Beharrezkoak diren dokumentu guztiak txukun eta egoera onean eduki, aurkeztu eta kudeatzea.
-
Sortu daitezkeen arazoak konpondu edo haiendako irtenbidea aurkitzea modu autonomoan.
-
Lan taldeetan parte hartzea bezeroarekin dauden kalitate alorreko arazoak konpontzeko.
-
Hobekuntza iradokizunak egin eta kudeatzea
-
Norberaren garapenaz eta formakuntzaz arduratzea, beharrak identifikatuz, eta profesionalki hazten laguntzeko ekintzak praktikan jarriz
-
ERREKA, Negozio Unitatea eta arloko jarduera soziala eta operatiboa ahalbideratzen duten bilera eta ekintzetan parte hartzea.
-
Ingurugiroa zaintzea, lan arriskuen prebentzioa bultzatzea, bezeroen eskakizunak eta arloan aplikatzen diren legeak ezagutzea, ezagutu araztea eta kontzientzia sortzea
-
Norberaren eta besteen segurtasuna zaintzea
-
Arloko baliabideak eta aurrekontuak zintzo kudeatzea