Web garatzailea BERRIAn (21-GA erref.)

Deskribapena

Arloa: Informatika / Internet

Eskaintzaren deskribapena:

BERRIA egunkari multimediak behar dituen web garapeneko lanetan ariko da pertsona hori, garatzaile gisa, hainbat proiektu aurrera eramateko beharrezkoa den web produktuen diseinuaz eta exekuzioaz arduratuz, garatzaile taldearen barruan. Talde lanerako eta diziplinarteko lankidetzarako gaitasuna duen pertsona baten bila gabiltza.

Baldintzak

  • Esperientzia web garapenean. Batez ere HTML5, CSS3, PHP eta Javascript.
  • PHPn eskarmentua: zehazki, Symfony, Laravel, Zend eta halako framework-en ezagutza baloratuko da.
  • MySQL datu baseen kudeaketan trebetasuna.
  • Responsive web garapenean eskarmentua.
  • Weberako diseinuan eta maketazioan esperientzia.
  • Web irisgarritasun eta erabilgarritasun printzipioen ezagutza.
  • SASS eta LESS lengoaien ezagutza baloratuko da.
  • Datuen bisualizaziorako liburutegien ezagutza baloratuko da: Leaflet, DataMaps, Flourish, HighCharts...
  • Hedabideekin lotutako web garapenaren inguruko esperientzia bereziki baloratuko da.
  • Talde lanerako eta diziplinarteko lankidetzarako gaitasuna beharrezkoa da.
  • Euskara maila ona (gutxienez EGA maila).

 

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa duenak bidal dezala curriculuma 2021eko otsailaren 1a baino lehen, 21-GA erreferentzia zehaztuz, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus

BERRIA Informazio gehiago

Hautaketa prozesu hau kanpotik kudeatzen da. Izena-ematean LANSAREANek zure eskaera helaraziko die.

Data: 2021-Urt-22
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Andoain

Eskaintza noizarte:
2021-Urt-31

Izen emate 1
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa