Sistemen administrazioko arduraduna

Deskribapena

Arloa: Informatika / Internet

Eskaintzaren deskribapena:

Elhuyarrek sistemen administrazioko arduradun bat behar du bere lantaldea osatzeko. Elhuyarren azpiegitura teknikoa kudeatzeaz eta erakundearen jarduerarako behar den lidergo informatikoaz arduratuko den pertsona baten bila gabiltza.

Funtzio nagusiak:

  • Azpiegitura-saila kudeatzea eta antolatzea.
  • Ikuspegi estrategiko batetik, eta segurtasuna bermatuta, Elhuyarreko azpiegitura informatikoa eta orokorra antolatzea eta kudeatzea.
  • Erakundeko digitalizazio-prozesuen diseinua eta gidaritza.
  • Erakundeko baliabide informatiko eta teknikoen kudeaketa.
  • Erakundearen behar informatikoak identifikatu eta irtenbideak ezartzea.
  • Eraldaketa digitalerako plana ezartzearen arduraduna.
  • Segurtasunerako ziurtagirien kudeaketa.
  • Arloaren etengabeko hobekuntza sustatzea.

Zer eskaintzen da:

  • Erronka teknologiko handiko erakunde batean berrikuntza- eta hobekuntza-proiektu garrantzitsuetan parte hartzea.
  • Diziplina ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
  • Lanaldi osoa eta kontratu mugagabea.
  • Lan-ordutegi malgua, telelana eta presentziala konbinatuz.
  • Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
  • Etengabeko garapen profesionala.

Baldintzak

Zer eskatzen da:

  • Sistemen administrazioan goi-mailako ezagutza (Informatika-ingeniaritzako gradua edo baliokidea izatea lehenetsiko da).
  • Sistemen administrazioan esperientzia izatea (Windows, Linux, birtualizazioa).
  • Hardwarearen ezagutza edukitzea: PCak, Mac-ak, sareak…
  • Hodeiko azpiegiturei buruzko ezagutza izatea (Gcloud, AWS, OVHcloud).
  • Zibersegurtasunaren inguruko ezagutza edukitzea.
  • Euskara, gaztelania eta ingeles teknikoa menderatzea.
  • Pertsona irekia izatea, ekintzailea, komunikatzaile ona, taldean lan egiten dakiena eta laguntzeko prestasuna duena.

Laburpena

Lekua: Usurbil Gipuzkoa

Enpresa: ELHUYAR_

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara:

pertsonak@elhuyar.eus.

Gaian, jarri Sistemak.

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara:

pertsonak@elhuyar.eus.

Gaian, jarri Sistemak.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

ELHUYAR_

Data: 2025-Aza-07
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Usurbil

Eskaintza noizarte:
2025-Aza-15

Enpresaren izena: ELHUYAR_

Ez dago hautagairik