Mantenu arduraduna eta Atezain lana

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Larramendi Ikastolako Kontratazio Batzordeak MANTENUKO ARDURADUN  eta atezain lana burutzeko pertsona baten kontratazioa egin behar du. 
 
ESKAINTZEN DA:
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen Lan Hitzarmena.
  • Lanaldi osoko lan kontratu mugagabea mantenu arduradun lan kategoriarekin hasierako 2 hilabeteko froga garaiarekin.
  • Hasiera: apirilaren 7tik aurrera.
 
PROFILA:
  • Instalazio eta Mantentze Lanetako, Elektrizitate eta Elektronikako familien erdi edo goi mailako lanbide ikasketak edo horien baliokideak.
  • Antzeko esperientzia frogagarria industrian edo ikastetxeetan.
  • Plano eta eskema elektrikoen interpretazioa.
  • Kontsumoaren eta etengabeko hobekuntzaren adierazleen segimendua.
  • Hizkuntzak: euskaran C1 titulazioa, ingelesezko eskuliburuak interpretatzeko gaitasuna.
 
KONTUTAN HARTUKO DA:
  • Datu-sareen esperientzia, elektrizitatea, galdaren kontrola, soldadura…
  • Azpikontratak kudeatzeko gaitasuna eta eskaintzen eskaera eta azterketa, azpikontraten exekuzioa eta segimendua.
  • Elektromekanika, elektronika, sareak, iturgintza ezagutzea.
  • Informatika: erabiltzaile mailako gaitasuna.
  • Ikastolen Elkartearekin ikasle edo guraso bezala harremana izatea.
 
EGINKIZUN NAGUSIAK:
  • Ikastolako instalazioen diziplina anitzeko mantentze elektrikoa/mekanikoa, zentroko ekipamenduaren mantentze-lan zuzentzaileak eta prebentiboak egitea, mantentze-planean zehaztuta, eta ekipamendua etengabe hobetzea. Patioen garbiketa.
  • Berezko lanen segurtasuna, azpikontraten eta zentroko erabiltzaileen ikuskapena eta ingurumen-eskakizunak betetzea.
  • Mantentze-planean ezarritako lanak, prebentzio- eta zuzentze-lanak egitea, instalazioak operatibo egon daitezen eta funtzionamendu-, garbiketa- eta eraginkortasun-baldintzarik onenetan.
  • Mantentze-lanen, kontsumoen irakurketaren eta jarraipenaren fitxak eta txostenak egitea; azpikontraten jarraipena egitea, zentroak esleitutako zuzendaritzarekin eta koordinatzaileekin lankidetzan.
  • Arauak errespetatzea eta errespetaraztea, segurtasunez eta higienez lan egin dadin.
  • Bestelakoak: Ikastola irekitzea eta autobusen zirkulazioa arautzea, berogailuaren eta gasolioaren kontrola, korrespondentzia banatzea, margoztea, altzariak jartzea eta kentzea, kanpo espazioen garbiketa.
 
Interesatuek CV eta bertan aipatzen diren baremaziorako agiriak aurkeztu beharko dituzue (lan bizitza, titulazio ezberdinak, prestakuntza ikastaroak) Ikastolako web orrialdearen bitartez.
 
Epea: 2026ko martxoaren 3tik martxoaren 13ra bitartean (biak barne)
 
Lan elkarrizketak: martxoaren 16an. Lanean hasi, martxoaren 23an.
 

 

Laburpena

Lekua: Mungia Bizkaia

Enpresa: Larramendi Ikastola

Soldata:

Larramendi Ikastola

Data: 2026-Mar-03
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Mungialdea
Udalerria: Mungia

Eskaintza noizarte:
2026-Mar-13

Enpresaren izena: Larramendi Ikastola

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa