Administrazio eta kudeaketa teknikaria

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.  

Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaren ardura du elkarteak. Aitatasun baimen bat ordezkatzeko Lantaldeko Administrazio eta kudeaketa esparruan lanean aritzeko Administrazio eta Kudeaketa Teknikari bat bilatzen ari da.

Lanpostuaren eginbeharrak:

  • Esparruko arduradunak gidatuta, erakundearen arlo ekonomikoaren kudeaketa
  • Fakturazio eta kontabilitate lanak gauzatzea.
  • Aholkularitza enpresarekin harremana.
  • Finantzazio iturri osagarriak bilatzea: dirulaguntzak, mezenasgoa, babesletza, bestelako deialdiak…
  • Barne kudeaketa.
  • Mota guztietako dokumentuak prestatzea, artxibatzea eta berrikustea.
  • Eskatutako informazioa biltzea.
  • Bulegoko prozedurak egunean izatea.
  • Erosketa- eta salmenta-kudeaketak egitea.
  • Mezularitza zerbitzua koordinatzea.
  • Erakundearen hornitzaileei eta bezeroei telefonoz arreta ematea.
  • DBLO-aren etengabeko eguneraketa lanak egitea.
  • Benchmarking ikerketak egitea
  • Erakundearen eguneroko beharretan laguntza ematea.

Baldintzak

Nahitaezkoa:

  • Enpresen administrazio eta zuzendaritza arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea
  • Enpresen administrazioan eta zuzendaritzan gutxienez urtebeteko esperientzia izatea.
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
  • Langabezian egotea. Lehentasuna izango dute kolektibo hauetako kideek:

Baloratuko da:

  • Pertsona dinamikoa, proaktiboa eta  autonomoa izatea
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea
  • Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea
  • Gasteizko (Kafe) Antzokia-Euskararen Etxea proiektua ezagutzea
  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea
  • Euskara: C2 maila izatea
  • Ingelesa: B2 maila izatea
  • B1 gidabaimena eta autoa izatea

Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: aldi baterako (3 hilabetekoa)
  • Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero)

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: 25.000-30.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Izena emateko: Lanbiden https://labur.eus/UbGN0
  • Izena emateko epea: 2023ko martxoaren 24an eguerdiko 12:00etan
  • Aukeratutako pertsona maiatzean zehar hasi beharko da lanean.

 

LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

Data: 2023-Mar-07
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Gasteiz
Udalerria: Gasteiz

Eskaintza noizarte:
2023-Mar-24

Enpresaren izena: LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

Aisialdiko begirale ikastaro trinkoa
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa