kultura-programatzaile

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Saileko arduradunaren zuzendaritzapean, honako eginkizun nagusi hauek izango ditu:
-Jarduerak, jaialdiak, zikloak eta kultura-ekitaldien koordinaketa; egutegia, baliabideak eta laguntzaile taldeak kudeatuz.
-Kultura-programazioa diseinatu eta jarduera-egutegia planifikatu, erakundearen helburuekin bat etorriz.
-Komunikazio-arloan:

Edukiak sortu.

Programazioa zabaldu. 

Sustapen-kanpaina sortu. 

Komunikazio- eta marketing-kanpainako lanak diseinatu.

Publizitate-planean zehaztutako ekintzak kudeatu. 

Elkartearen argitalpenak eta aurkezpenak diseinatu. 

Erakundearen kanalak kudeatu: webgune-a, blog-a eta sare sozialak.

-Ekitaldien aurreprodukzioa eta produkzioa: behar teknikoen definizioa, taldeen koordinazioa, zerbitzuen kontratazioa eta plangintza logistikoa.
-Honako arlo funtzional orientagarri hauek ere definituko dira, etorkizunean ager daitezkeen eta erakundeak horiek elkartzeko edo beste batzuk ezartzeko duten askatasunari kalterik egin gabe:
-Sormena eta ekitaldien diseinua.
-Merkataritza.
-Ekitaldien plangintza/antolaketa/koordinazioa eta eragiketa.

 

Baldintzak

Baldintzak:
Lanbide Heziketa/Unibertsitateko gradua.
Euskara eta ingelesa menderatzea, frantsesa ere baloratu daiteke.

Trebetasunak eta gaitasunak
-Erantzukizun eta antolatzeko gaitasuna.
-Gaitasun analitikoa eta konpontzailea.
-Erabakiak hartzeko eta gatazkak konpontzeko bizkortasuna.
-Zerbitzu-bokazioa, gizarte-trebetasunak eta ahozko eta idatzizko komunikaziorako gaitasuna.
Honako hau baloratuko da:
-Esperientzia proiektu kulturalean edo entitateen komunikazioan eta produkzioan.
-Euskadiko musika- eta kultura-sektorea ezagutzea.
-Bulego-programen eta diseinu-programen erabilera menderatzea.
-Arduratsua izatea eta antolatzeko, lidergorako eta talde-lanerako gaitasuna izatea.
-Teknologia berrietan esperientzia izatea

 

Lan-baldintzak:

Kontratu mota: mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
Lanaldi osoa (37,5 ordu astean/1.650 ordu urtean)
Lanpostuaren kokapena: Bilbo (bidaiatzeko prest)

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Emankor Sarea

Lan mota: Presentziala

Soldata: 30.000-35.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Epea: Ekainak 30


CV-a email honetara bidali behar da: emankor@emankorsarea.org



Irailean edo urrian lanean hastea aurreikusten da.

Emankor Sarea

Data: 2026-Eka-04
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2026-Eka-30

Enpresaren izena: Emankor Sarea

20 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa