PREST! aldizkariak kazetaria behar du

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

BLB KOMUNIKAZIOA KOOP. ELK. kazetari bila dabil.

PREST! aldizkarian eta URIOLA.EUS plataforma digitalean aritzeko. Jardunaldi osoa

eskaintzen dugu Deustuko Berbaizu Euskara Elkartearen bulegoan.

 

Langilearen zereginak:

• PREST! aldizkarirako albisteak sortzea eta maketazioan parte hartzea.

• Kolaboratzaile sarea kudeatzea eta handitzea.

• Lan komertziala: publizitatea bilatzea, lortzea eta kudeatzea.

• Bilboko Uriolako langilearekin elkarlanean aritzea.

 

Lanpostuaren zehaztapenak:

• Jardunaldi osoa, astean 40 ordu, astelehenetik ostiralera.

• Bulegoa Deustuko Berbaizu Euskara Elkartearen egoitzan (Ramon y Cajal 42

behea, 48014).

Baldintzak

Oinarrizko baldintzak:

• Ikasketak kazetaritzan, ikus-entzunezkoetan edo antzekoetan.

• Euskara maila altua idatziz zein ahoz.

• Ikus-entzunezko eta maketazio tresnen erabilera.

• Bilboko eta auzoetako euskalgintza eta gizarte mugimendua ezagutzea.

 

Kontuan hartuko da:

• Erredakzio gaitasuna eta esperientzia.

• Sare sozialak erabiltzeko trebetasuna.

• Lan taldean aritzeko gaitasuna.

• Grabazio eta edizio tresnen erabilera: Premiere eta Photoshop bereziki.

• HTML eta Google Analytics tresnen ezagutza.

• Berehala hasteko prestutasuna.

• Deustualdekoa izatea.

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: PREST!

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesuaren jarraibideak:

• Curriculuma bidaltzeko epea: urtarrilaren 25etik

otsailaren 5era.

• Ahalik eta arinen hasteko prestutasuna.

Bidali zure CVa bilbokoaldizkariak@gmail.com helbidera

PREST!

Data: 2025-Urt-24
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2025-Ots-07

Enpresaren izena: PREST!

2 izen emate
Gurekin lan egin nahi duzu?
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa