Filmen ekoizpenean eta banaketan aritzeko lanpostua

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

MALUTA FILMS ekoizpen-etxean ekoizpenean eta banaketan arituko den pertsona baten bila gabiltza. Jardunaldi osoa eskaintzen dugu, eta ahalbait arinen hastea nahi dugu.

 

Langilearen zereginak:

• Filmen ekoizpenean parte hartzea, bai bulegoko lanean eta bai errodajeetan.

• Filmen banaketan aritzea.

• Lantaldeak dituen beharretan ere parte izatea.

 

Lanpostuaren zehaztapenak:

• Jardunaldi osoa, astean 40 ordu, astelehenetik ostiralera.

• Donostiako bulegoan izango da lanpostua.

• Sei hilabeteko probaldia izango du.

• Probaldia gaindituz gero, lantaldean geratzeko aukera eskaintzen dugu.

Baldintzak

Oinarrizko baldintzak:

• Ikasketak ikus-entzunezkoetan edo antzekoetan egin izana.

• Euskaraz bizitzea.

• Gaztelania eta ingelesa menderatzea.

• Ekoizpen eta banaketa-prozesuak ezagutzea.

• Bulegoko tresna ofimatikoak erabiltzea.

• Gidabaimena izatea.

 

Kontuan hartuko dugu:

• Esperientzia izatea goian zehaztutako arloetan.

• Talde-lanean aritzeko gaitasuna izatea.

• Ahalbait arinen hasteko prest egotea.

• Donostialdekoa izatea.

• Autoa izatea.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Maluta Films

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

• Curriculuma bidaltzeko epea: otsailaren 1etik 15era.

• Ahalik eta arinen hasteko prestutasuna.

Bidali zure CVa prod@malutafilms.eus helbidera

Maluta Films

Data: 2025-Ots-04
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2025-Ots-16

Enpresaren izena: Maluta Films

4 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa