ADMINISTRARIA behar du Dobera Euskara Elkarteak

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Dobera Euskara Elkarteak ADMINISTRARIA behar du jardunaldi erdian aritzeko urtebeteko kontratuarekin (luzatzeko aukerarekin). Ordutegi malgua. Ondorengo hauek izango dira egin beharrak: 

  • Gestio ekonomikoa eta kontabilitatearen ardura eta kontrola
  • Finantza erakundeekin harremana
  • Diru-laguntza eskaeren aurkezpena eta zuriketen ardura eta kontrola
  • Administrazio eta gestiorako zerbitzuen kudeaketa
  • Elkartearen aurrekontua lantzea, kudeatzea, kontrola eraman eta analisiak egitea
  • Aurrekontuaren gauzapenerako irizpideak landu eta kudeatzea (prezioak, dedikazioak, margenak…)
  • Hornitzaileekin hartu-emana
  • Giza baliabideen kudeaketa
  • Elkarteko eguneroko beharretan laguntza ematea

Baldintzak

BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

  • Administrazioan edo enpresa zuzendaritza arloan goi mailako ikasketak amaituta izatea.
  • Euskara ondo menperatzea, ahoz zein idatziz.
  • Ofimatika programak eta kontabilitate programak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

BALORATUKO DIREN BALDINTZAK:

  • Administrazio lanetan esperientzia izatea
  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea
  • Gida baimena eta autoa izatea
  • Doberako bazkide izatea

 

Laburpena

Lekua: Hernani Gipuzkoa

Enpresa: Dobera Euskara Elkartea

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Dobera Euskara Elkartearekin harremanetan jartzea dobera@dobera.eus edo 662 406 692 mugikorrera deituta.

Gurekin bildu eta elkarrizketa bat egitea. 

Dobera Euskara Elkartea

Data: 2026-Urt-15
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Hernani

Eskaintza noizarte:
2026-Urt-31

Enpresaren izena: Dobera Euskara Elkartea

Ez dago hautagairik