Administraria/koordinatzailea Lanaldi erdia

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkarterako lan egingo du:
 
Eginkizunak:
 Arlo ekonomikoaren kudeaketa: aurrekontuaK, kontu orokorraK, aurrekontuen kudeaketa, ordainketaK eta kobrantzak...
 Diru-laguntzen kudeaketa: diru-laguntza eskaerak, justifikazioak.
 Guraso Elkartearen idazkari lanak, elkarteko batzar eta batzordeetan: deialdiak, aktak eta oharrak.
 Guraso Elkarteko bileren dinamizazioa.
 Bilerak eta harremanak hainbat eragilerekin: Gurasoekin, Herri Eskolarekin, Udala.
 Guraso Elkartearen emailen erantzunak.
 
Eskaintzen da:
 Hasiera: Irailean.
 Kontratu mota: kontratu finkoa.
 Lanaldi erdia.
 Ordutegia: goizez. Batzuetan bileraren bat arratzaldean sortu daiteke. Hilabetean behin bilera bat
arratzaldean: asteazkeneetan.
 Oporrak: Uztaila erdia eta abuztua osoa. Aste santua. Gabonak.
 
Herria:
 Astigarraga

 

Baldintzak

Baldintzak
 18 urte baino gehiago izatea
 As????garragako Herri Eskolako Guraso ez izatea
 Ordutegi malgutasuna
 
Baloratuko da:
 Elkarteetako koordinatzaile gisa izandako lan esperientzia
 Kirol, aisialdi edo irabazi asmorik gabeko antzeko elkarteetan izandako lan esperientzia
 Kudeaketa ekonomikoan izandako lan esperientzia.

Prestakuntza
 Goi-mailako gradua: Administrazio eta Finantzak edo Zuzendaritzarako Laguntza Goi mailako zikloa edo hantzekoa.
 
Hizkuntzak
 Euskara maila altua ahoz nahiz idatziz. EGA edo baliokidea baloratuko da.
 
Informatika.
 Informatika ezagupenak: office paketea, emailak, sare sozialak...

Laburpena

Lekua: Astigarraga Gipuzkoa

Enpresa: Astigarragako HE Guraso Elkartea

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Aurkeztu beharreko dokumentuak:
 Curriculuma aurkeztu behar da honako datu hauek adierazita:
- Kontakturako datuak, ikasketak eta ikastaroak (zentroa / data / ordu kopurua)
- Lan experientzia, lan postuaren eginkizunekin zerikusia duena.
- Bestelakoak: lanpostua egoki burutzeko zure ustez dituzun bestelako esperientzak, ikasketa eta
ezaugarriak...
 
Eskabidea eta gainerako dokumentuak bidali behar dira posta elektronikoz, helbide honetara:
 
ahekoordinatzaile@gmail.com

 

Astigarragako HE Guraso Elkartea

Data: 2024-Uzt-01
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Astigarraga

Eskaintza noizarte:
2024-Uzt-07

Enpresaren izena: Astigarragako HE Guraso Elkartea

Ez dago hautagairik