Administrazio arduraduna

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Eskaintzaren deskribapena:

Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.  

Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaz arduratzen da elkartea. Administrazio eta kudeaketa esparruko arduraduna izateko lan deialdia ireki da.

Lanpostuaren eginbeharrak:

  • Lanpostuari propio lotuta daudenak:
    • Erakundearen arlo ekonomikoaren kudeaketa: aurrekontuak prestatzea eta haren jarraipena egitea, desbiratzeak aztertzea, ordainketak burutzea, hitzarmenen zuriketak egitea, fakturazio eta kontabilitate lanak gauzatzea
    • Alor administratiboa: mota guztietako dokumentuak prestatzea, artxibatzea eta berrikustea, besteak beste, hitzarmenak, kontratuak eta lehiaketak
    • Finantzazio iturri osagarriak bilatzea eta lortzea: dirulaguntzak, mezenasgoa, babesletza, bestelako deialdiak…
    • Barne kudeaketa:
      • Giza baliabideak: ordutegien gainbegiraketa, LAP, plangintza…
      • Behar materialak: erosketa- eta salmenta- kudeaketak egitea
      • Bulegoko prozedurak egunean izatea
      • Kulturguneko beharrak aurreikustea eta planifikatzea
      • Hornitzaileekin harremana
      • Ostalaritza zerbitzuaren gainbegiraketa eta koordinazioa
    • Indarrean dagoen ebaluazio sistema gidatzea eta horri jarraipena egitea, lan-prozesuak eta langileen jarduna ebaluatzeko eta hobetzeko
    • Erakunde publikoekin eta eragile pribatuekin harremana izatea
    • DBLO-aren etengabeko eguneraketa lanak egitea
    • Lantaldeko beste lan-esparruetako bi arduradunekin batera lantaldea koordinatzea
    • Erakundearen planifikazio orokorrean parte-hartzea
  • Erakundearen eguneroko beharretan laguntza ematea.

Lan-baldintzak:

  • Kontratu mota: eszedentzia bat ordezkatzeko aldi baterako kontratua. Ondoren jarraitzeko aukera egon daiteke.
  • Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero)
  • Soldata:  34.000 € – 37.000 € gordin urtean
  • Lan lekua: Izaskun Arrue Kultugunea

Baldintzak

Nahitaezkoa:

  • Enpresen administrazio eta zuzendaritza arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea.
  • Erakundeen administrazioan eta zuzendaritzan gutxienez bi urteko esperientzia izatea.
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)

Baloratuko da:

  • Enpresen administrazio eta zuzendaritza arloan graduondoko ikasketak izatea
  • Odoo ERPa erabiltzen jakitea
  • Lan Arriskuen Prebentzioan (LAP) ikasketak izatea
  • Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
  • Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea
  • Gasteizko (Kafe) Antzokia-Euskararen Etxea proiektua ezagutzea
  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea
  • Euskara: C2 maila izatea
  • Ingelesa: B2 maila izatea
  • B1 gidabaimena eta autoa izatea

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Izena emateko: info@lazarraga.eus
  • Izena emateko epea: 2023ko urriaren 16an goizeko 10:00etan
  • Aukeratutako pertsona azaroan hasi beharko da lanean.
  • Info +: lazarraga.eus

LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

Data: 2023-Ira-21
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Gasteiz
Udalerria: Gasteiz

Eskaintza noizarte:
2023-Urr-02

Enpresaren izena: LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

Ez dago hautagairik