Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura
Eskaintzaren deskribapena:
AEK-k pertsona bat xerkatzen du :
Itsasuko gau eskolan aritzeko
Baldintzak :
Denbora partzialean aritzeko (27 oren astean bataz beste)
Kontratu mugatua 2025eko urtarriletik 2025eko agorrilera, ondotik kontratu mugagabea bilaka daitekeena
Lanpostua :
Gau Eskolan eguneko eta gaueko klaseak eman
Ikastaldietan klaseak eman
Gau Eskolako ko-arduraduna izan : antolaketa lana, administrazio lana, elkartearen bizia kudeatu (barne zein kanpo animazioak antolatu, KORRIKA, bulegoarekin harremanak...).
Euskaraz : EGA maila
Frantsesez : maila ona
Itsasuko eskualdearen ezagutzea
Irakasle aritzeko oinarrizko gaitasuna (formakuntza eskaini daiteke)
AEKren helburuak, baloreak eta funtzionamendua ezagutu eta konpartitu
Informatikako ezagutzak : Openoffice, datu basea (formakuntza eskainia), posta elektronikoa eta internet
Proiektuen kudeatzeko gaitasuna eta antolaketa gaitasuna
Harremanetarako, talde dinamizaziorako eta lan taldeetan aritzeko gaitasuna
Lekua: Itsasu Lapurdi
Enpresa: AEK IPARRALDE
Soldata:
Kandidaturak (CV eta motibazio gutuna) 2024ko azaroaren 4a baino lehen helarazi behar dira AEK-ko bulegora, Marengo karrika 22, BAIONA edo iparraldea@aek.eus posta elektronikora.
Xehetasun gehiagorentzat
AEK-ra deitu 05 59 25 76 09
Kandidaturak (CV eta motibazio gutuna) 2024ko azaroaren 4a baino lehen helarazi behar dira AEK-ko bulegora, Marengo karrika 22, BAIONA edo iparraldea@aek.eus posta elektronikora.
Xehetasun gehiagorentzat
AEK-ra deitu 05 59 25 76 09