Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Sopelako Ander Deuna Ikastolak DBH eta Batxilergoan Teknologia eta Digitalizazioa eta Fisika eta Kimika ikasgaiak emateko irakaslea behar du.
Erref: Ingeniaria
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK
- Lanpostua: Teknologia eta Digitalizazioa eta Fisika eta Kimika ikasgaietarako irakaslea.
- Kontratu mota: ikasturte osorako.
- Lanaldia: osoa.
- Hasiera-data: iraila.
Hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte:
Honako titulazio hauetako bat edukitzea:
- Ingenieritzako gradua edo lizentziatura
- Prestakuntza Unibertsitate-Masterra edo baliokidea.
- Euskararen C1 maila edo baliokidea egiaztatzea.
- Ingelesaren C1 maila edo baliokidea egiaztatzea.
- Eskarmentua eta Ikastolen Elkarteko EKI materialaren ezagutza.
- Konpetentzia digitala.
- Bestelako hizkuntzen ezagutza.
- Ikastolen Elkarteko proiektuarekiko atxikimendua.
Hautaketa-prozesuak honako fase hauek izango ditu:
1- Aurkeztutako curriculumen balorazioa.
2- Elkarrizketa pertsonala.
Interesa duten pertsonek honako dokumentazioa bidali beharko dute:
- Curriculum vitae eguneratua.
Dokumentazioa laneskaintza@anderdeuna.eus helbidera bidali behar da INGENIERIA erreferentziarekin.
Aurkezteko epea: Ekainak 22
Lekua: Sopela Bizkaia
Enpresa: Ander Deuna Ikastola
Soldata: