Aniztasun eta parte-hartze teknikari lanpostua (Bizkaia)

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Lanpostuaren eginkizunak

Parte-hartze prozesuen diseinu eta dinamiketan erraztaile lanak egin.

Hizkuntza harrera egitasmoak kudeatzea ikuspegi intersekzional bat izanez.

Eginkizun zehatzak

  • Prozesu parte-hartzaileak diseinatzea eta erraztea.
  • Sentsibilizazio ekimenak (hitzaldiak, tailerrak…) landu eta gauzatu.
  • Hizkuntza harrera egitasmoak kudeatzea eta hedatzea.
  • Egitasmo berritzaileak sortu eta martxan jartzea.

Eskaintzen da

Jardun osorako lanpostua Ermuko Tauparen egoitzan– Telelana egiteko aukera izango da (astean bi egunez).

Baldintzak

Eskatzen da

  • Erraztaile formazioa eta eskarmentua izatea: metodologia parte-hartzaileak, dialogikoak, estrategikoak edota sistemikoak.
  • Arrazakeriaren aurkako formazioa edo/eta gaiaren inguruko esperientzia profesional edo pertsonala izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Talde-lanean jarduteko gaitasuna.
  • Harremanetarako trebetasuna.
  • Euskara ondo menperatzea (C1).
  • Soziolinguistikari buruzko ezagutza.
  • Gidabaimena eta autoa.
  • Jendaurrean jarduteko gaitasuna izatea.

Baloratuko da

  • Erraztaile edota parte hartzeari lotutako titulazio homologatuak.
  • Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna.
  • Euskalgintzaren ezagutza.
  • Taupako kidea izatea.
  • Euskara egiaztagiria (C2).
  • Beste hizkuntzen ezagutza.

Laburpena

Lekua: Ermua Bizkaia

Enpresa: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak eta motibazio gutuna aurkeztu beharko dira eta posta elektronikoz bidali honako helbidera: lanpoltsa@taupamugimendua.eus

Bidaltzeko azken eguna: 2026ko uztailaren 13a

Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Data: 2026-Eka-22
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Durangaldea
Udalerria: Ermua

Eskaintza noizarte:
2026-Uzt-14

Enpresaren izena: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Ez dago hautagairik