Bai Euskarari Elkarteak administraria behar du

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Bai Euskarari Elkarteak administraria behar du haurdunaldi eta amatasun baja betetzeko.

Lanpostuaren eginkizunak:

  • Elkartearen bideragarritasun ekonomikoa kudeatu.
  • Urteko aurrekontua planifikatu eta kontrolatu.
  • Finantza- txostenak sortu.
  • Ordainketa eta baloreen zaintza egin.
  • Diru-laguntza eskaeren aurkezpena eta zuriketen ardura eta kontrola.
  • Lizitazioak egin.
  • Elkarteko eguneroko beharretan laguntza ematea.

Baldintzak

Lan baldintzak:

  • Lan kontratua, astean 25 orduko jarduna.
  • Lantokia: Andoain. Jardunaren zati bat telelanean aritzeko aukera.
  • Lanean hastea berehalakoa izango da.

Ezinbesteko baldintzak:

  • Euskara maila ona izatea.
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea.
  • Administrazioan edo enpresa zuzendaritza arloko ikasketak amaituta izatea.

Baloratuko da:

  • Antzeko lanetan eskarmentua izatea.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, izaera planifikatua eta dinamikoa.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea.

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

·  Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak bertara igo beharko dira, azaroaren 5aren aurretik.

Bai Euskarari Elkartea

Data: 2025-Urr-27
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Andoain

Eskaintza noizarte:
2025-Aza-05

Enpresaren izena: Bai Euskarari Elkartea

Ez dago hautagairik