Bi langile xerkatzen ditugu Ipar Euskal Herrian ebaluazioa egiteko

Deskribapena

Eskaintzaren deskribapena:
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean bi langile behar ditugu, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen artean ebaluazioa egiteko. Curriculumak eta erreferentziak martxoaren 20a baino lehen bidali behar dira. Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak: Curriculuma eta erreferentziak. Harreman eta antolakuntza gaitasuna. Antzeko lanetan aritu izana. Euskara eta frantsesa ongi menperatzea. Gida baimena eta autoa behar dira.

Baldintzak

Lan baldintzak, berriz, honakoak dira: Denbora erdiko lanpostua da. Hiru hilabeterako, apirilaren erditik ekaina erdira. Jasotako curriculumen artean, probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan. Jasotakoekin lan-poltsa osatuko da.

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Bai Euskarari Elkartea

Data: 2014-Ots-25
Herrialdea: Lapurdi
Eskualdea: BAB
Udalerria: Baiona

Eskaintza noizarte:
2014-Api-10

Enpresaren izena: Bai Euskarari Elkartea

Ez dago hautagairik

Antzeko eskaintzak