DATU-ZIENTZIETAN ESPEZIALIZATUTAKO IKERLARIA

Deskribapena

Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak

Eskaintzaren deskribapena:

Aztiker Soziologia Ikergunea ikerlari baten bila dabil bere lantalderako. Aztikerren, gizarte zientzietako metodologiak eta tresnak erabiliz, ikerketa eta diagnostikoak egiten dira hainbat gizarte-gairi buruz. Antropologo eta soziologoak daude gaur egun, eta taldea osatu nahi da datu-zientzietan espezializatutako profesional batekin.

Ikerketa lantaldeko teknikariek egiten dituzten ohiko zereginak garatuko ditu, hau da, gizarte-zientzietan oinarritutako azterketa aplikatuak garatu, beren fase guztietan parte hartuz (inkesten diseinua, landa lanaren koordinazioa eta datu bilketa, datu baseen ustiaketa, analisia eta interpretazioa, azken emaitzen aurkezpena bezeroei…).

Horrez gain, kide berri honen begirada datuen esplotaziorako hobekuntzak eta berrikuntzak txertatzean zentratuko da: gaur egungo prozesuak optimizatzeko aukerak detektatu eta martxan jarri, bigarren mailako iturrietatik lortutako datuak automatikoki ustiatzeko sistemak sortu, bisualizazio grafiko interaktiboak garatu, edota datu baseetan oinarritutako ikerketa eta garapeneko proiektuak bideratzen laguntzea izango dira bere zereginak.

Ekainera bitarteko lan-eskaintza da, ondoren luzatzeko aukerarekin.

Baldintzak

Datu tratamenduari lotutako tresnen ezagutza baloratuko da:

  • Datu-baseak erabiltzen esperientzia (Access, SQL Server...).
  • Power BI, R eta Python bezalako datuak aztertzeko tresnen ezagutza aurreratua.
  • Excel-en maila aurreratua (Power Pivot eta Power Query).
  • Datuak bistaratzeko hainbat tresnarekin esperientzia, txostenak eta panelak garatzen: Microsoft PowerApps/ Power Automate/Power BI/ Tableau…

 

Ezinbesteko baldintzak:

  • Euskara eta gaztelaniaz lan egiteko gaitasuna.
  • Gidabaimena eta autoa eskuragarri edukitzea.

 

Baloratuko diren bestelako gaitasunak:

  • Proiektuen kudeaketan esperientzia.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Modu autonomoan lan egiteko gaitasuna.
  • Frantsesa edota ingelesaren ezagutza.
  • Administrazioaren ezagutza.
  • Komunikaziorako trebetasuna izatea.
  • Proaktibitatea.

 

 

 

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: Aztiker Ikergunea

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculuma bidali idazkaritza@aztiker.eus helbidera otsailaren 6a eguerdiko 12:00ak baino lehen.

Emailaren tituluan idatzi "ikerlaria" hitza mesedez. 

Aztiker Ikergunea

Data: 2024-Urt-23
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Andoain

Eskaintza noizarte:
2024-Ots-06

Enpresaren izena: Aztiker Ikergunea

Ez dago hautagairik