HERRITARREN PARTAIDETZA TEKNIKARIA

Deskribapena

Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak

Eskaintzaren deskribapena:

Partaidetza prozesuen garapen eta dinamizaziorako pertsona bat behar dugu, lanaldi osoz. Proiektu ezberdinetako gidaritza zein laguntzaile lanak egingo ditu.

Epealdia: Sei hilabeteko epealdia, luzagarria izan daiteke

Baldintzak

Hautaketa prozesurako kontuan izango dira:

  - Lan taldeen dinamizazioan esperientzia izatea.

  - Partaidetza metodologia eta tekniken inguruko ezagutza eta esperientzia.

  - Herritarrekin eta eragile anitzekin harremanak izate aldera, antolaketarako gaitasuna eta jendaurrean hitz egiteko erraztasuna.

  - Administrazio publikoaren funtzionamenduaren ezagutza eta eskarmentua.

Ezaugarri hauez gain:

  - Gizarte Zientzietako titulazioa izatea kontuan izango dugu.

  - Euskara maila altua izatea ezinbestekoa da (C1 maila).

  - Beharrezkoa izango da gidabaimena edukitzea eta autoa eskura edukitzea.

Laburpena

Lekua: Gipuzkoa

Enpresa: Aztiker Ikergunea

Soldata: 25.000-30.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculuma bidali idazkaritza@aztiker.eus helbidera urtarrilaren 26a eguerdiko 12:00ak baino lehen.