EKONOMIA eta ENPRESA IRAKASLEA BATXILERGO ETA LANBIDE-HEZIKETARAKO

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

  • Batxilergoan eta Lanbide-heziketan eskolak ematea: Ekonomia, Enpresa eta Negozio ereduen diseinua, Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala, Erasmus+.
  • Kontratuaren iraupena: martxoaren erdialdetik 2026ko otsail aldera arteko ordezkapen-kontratua, irakasle titularra lanera itzuli bitartekoa.

Lanaldia: % 100.

 

Baldintzak

Bete beharreko baldintzak:

  1. Hemen adierazitako ikasketetakoren bat izatea:

Lizentziaduna: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Ekonomia, Aktuario eta Finantza Zientziak, Politika eta Administrazio Zientziak, Giza Zientziak: Enpresa.

Diplomaduna: Enpresa-zientziak.

Gradua: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Negozioen Kudeaketa, Ekonomia, Finantza eta Aseguruak, Politika-zientzia eta Kudeaketa Publikoa, Turismoa.

       2. Euskara: C1 maila

       3. Irakasleen Prestakuntzako Masterra.

 

Baloratuko dira:

  1. Ibaizabal Ikastolaren zein EHIko ikastolen proiektuaren ezagutza, partaidetza zein bertan esperientzia.
  2. Lan-esperientzia orokorra (baita hezkuntzatik kanpokoa ere).
  3. Talde-lanean esperientzia edo formazioa.
  4. Herrigintzan esperientzia.

Laburpena

Lekua: Durango Bizkaia

Enpresa: Ibaizabal Ikastola

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Bidali eskabideak (curriculuma) zuzendaria@ibaizabalikastola.eus helbidera 2025eko martxoaren 6a baino lehenago, ENPRESA erreferentziarekin.

Lan-elkarrizketak hautatuei bakarrik egingo zaizkie, beraiekin zuzenean harremanetan jarrita.