Energia planifikatzaile / teknikari komertziala

Deskribapena

Arloa: Energia / Gasa / Ura / Telekomunikazioak

Eskaintzaren deskribapena:

Funtzioak:

— D2030 metodologiaren arabera, Debagoieneko energia-mahaia zabaltzea, GOIENER TALDEAren ezagutzak eta ikuspegia aplikatuz eskualderako, D2030 gobernu-taldearekin lankidetza estuan.

Energia-mahai horren funtzioen artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Debagoienean energia-eredu berriztagarri baterako eraldaketa sustatzea, eta horretarako, eskualdean, besteak beste, energia-komunitateek eskaintzen dituzten aukerak garatzea eta sorkuntza berriztagarria, autokontsumoa, eraginkortasuna eta sentsibilizazioa lantzea.
  • Debagoieneko energia-arloaren epe luzeko eraldaketa koordinatzea, D2030 lantaldeekin eta gobernantzarekin lankidetzan.
  • Energia-mahaia zabaltzeko lan-metodologia diseinatu eta jarraitzea.
  • Saileko dinamizatzaile gisa parte hartzea D2030eko talde teknikoan, dagozkien lan-taldeekin batera.

— Eskualdeko merkataritza-ekintzak ireki eta horien jarraipena egitea, GOIENER TALDEAren zerbitzu-txostena zabaltzea.

— Bisitak/bilerak eta koordinazioa bailarakoerakundeekin.

— Aurrekontuak, eskaintzak, aurkezpena eta jarraipena kudeatzea hurrengo bazkideei.

— Debagoieneko taldea indartzea.

Soldatak eta baldintzak:

- 1. urtean 1.365 €/hileko (12 hilabete)
- 4. urtean 2.184 €/hileko (12 hilabete)

Xehetasun gehiagorako irakurri Barne Araudia.

Lanpostuari buruzko informazio gehiago.

Baldintzak

Bete gure webguneko inprimakia eta erantsi bertan kurrikuluma.

Bilbo edo Ordiziako bulegoan lan egiteko prest egotea.

Laburpena

Lekua: Gipuzkoa

Enpresa: Goiener Taldea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 15.000-20.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  1. Goienerren webguneko inprimakia bete.
  2. Aurrehautatua izanez gero elkarrizketa presentzial batera deitua izango da.

Goiener Taldea

Data: 2020-Eka-26
Herrialdea: Gipuzkoa

Eskaintza noizarte:
2020-Uzt-10

Enpresaren izena: Goiener Taldea