Finantza teknikari

Deskribapena

Arloa: Energia / Gasa / Ura / Telekomunikazioak

Eskaintzaren deskribapena:

Funtzioak:

— Taldeko organo ezberdinei informazioa ematea finantza-txostenen bidez.

— Goiener Taldearen aurrekontuak planifikatu eta kontrolatuko ditu.

— Finantza-erakundeekin negoziatzeaz arduratuko da.

— Hainbat talderi finantza-laguntza emango die, hala nola Sorkuntza eta Garapen Berrien taldeari.

— Administrazio taldea fiskalizatuko du, harekin zuzenean lan eginen du, behar duen informazioa eskatuz, bere ikuspuntua emanez eta egoki iruditzen zaizkion hobekuntzak proposatuz.

— Gizarte-kontabilitatearekin zerikusia duten gaiak sakon aztertuko ditu.

— Kanpoko ikuskatzaileekiko harremana gainbegiratuko du.

— Bulegoko lana eta telelana konbinatzeko prest egongo da.

 

Soldatak eta baldintzak:

- 1. urtean 1.378 €/hileko (12 hilabete)
- 4. urtean 2.205 €/hileko (12 hilabete)

Xehetasun gehiagorako irakurri Barne Araudia.

Lanpostuari buruzko informazio gehiago.

Baldintzak

Bete gure webguneko inprimakia eta erantsi bertan kurrikuluma.

Bilbo edo Ordiziako bulegoan lan egiteko prest egotea.

Laburpena

Enpresa: Goiener Taldea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  1. Goienerren webguneko inprimakia bete.
  2. Aurrehautatua izanez gero elkarrizketa presentzial batera deitua izango da.

Goiener Taldea

Data: 2020-Urr-15

Eskaintza noizarte:
2020-Aza-01

Enpresaren izena: Goiener Taldea