ERAKUNDE KOMUNIKAZIOKO KAZETARIA LAN POLTSA

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak erakunde-komunikazio kazetarien lan poltsa sortuko du. Lan poltsa honetan interesa duten pertsonek martxoaren 6a (astelehena) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira). 

Lan-poltsa ebazteko kronologia:

  • Otsailak 4: Lan-poltsaren zabalpena.
  • Martxoaren 6: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
  • Martxoaren 12-13: Jasotako hautagaitzen azterketa.

FUNTZIOAK ETA EGIN BEHARREKOAK

Erakunde-komunikazio kazetariak honako funtzio hauek bete beharko ditu:

  • Aldizkari zein web edukien erredakzioa.
  • Maketazio lanak eta argazki eta bideoen tratamendua.
  • Community management lanak eta herritarrenganako arreta zerbitzua.
  • Kazetarien kontsulten kudeaketa eta hedabideekin harremanen kudeaketa.
  • Prentsa oharren prestaketa eta zabalpena.
  • Prentsaurreko eta aurkezpenen antolaketa.
  • Komunikazio estrategien planifikazioa eta komunikazio planen garapena.

 

Baldintzak

ESKATZEN DA

Kazetaritza lizentziaduna edo graduatua izatea.

  • Hizkuntzak: euskararen (C1 maila) eta gazteleraren ezagutza handia izatea.
  • Kazetaritza eta erakunde-komunikazio lanetan esperientzia izatea.
  • Diseinu editorialean ezagutza izatea (maketazioa eta argazkien tratamenduan).
  • Komunikazio gaitasunak eta planifikaziorako trebetasuna.
  • Jarrera aktiboa eta ekintzailea.

BALORATUKO DA

  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza eta proiektuarekiko atxikimendua.
  • Sare sozialen erabileraren gaineko formakuntza edo ezagutza.
  • Erakunde edo enpresen komunikazioan formakuntza berezitua.  
  • Euskarako C2 hizkuntz maila izatea.
  • Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.

Laburpena

Lekua: Laudio Araba

Enpresa: AIARALDEA KOOP ELK

Soldata: 20.000-25.000