ESKOLA ERREFORTZURAKO IRAKASLEA

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

LH eta DBHko ikasleei eskola-laguntza emateko pertsona baten bila gabiltza. Bere eginkizunak izango dira ikasleei ikasgai desberdinetan laguntzea, zalantzak argitzea, azterketak prestatzen laguntzea eta ikasteko ohitura egokiak sustatzea, betiere ikasle bakoitzaren beharretara egokituz.

 

Baldintzak

Eskakizunak eta baloratzeko alderdiak:

  • Lanerako gogoa, prestutasuna eta ekimena izatea.
  • Haur eta nerabeekin harreman ona izatea eta tratu goxoa eskaintzea.
  • Pazientzia, enpatia eta entzute aktiboa izatea.
  • Arduratsua, puntuala eta antolatua izatea.
  • LH eta DBHko arlo nagusietan ezagutzak izatea, ikasleei azalpenak emateko, azterketak prestatzen laguntzeko eta zalantzak argitzeko (matematika, euskara, gaztelania, ingurunea, historia eta antzekoak).
  • Ikasleen erritmo eta behar desberdinetara egokitzeko gaitasuna izatea.
  • Taldean lan egiteko eta familiekin komunikazio egokia izateko gaitasuna izatea.
  • Unibertsitateko ikasketak amaituta izatea edo ikasten aritzea (magisteritza, psikopedagogia, psikologia, logopedia, pedagogia terapeutikoa edo antzeko ikasketak) edo Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterra eginda izatea edo egiten aritzea.
  • Euskara maila ona izatea.
  • Sexu-izaerako delituen ziurtagiria aurkeztea.

Baloratuko da:

  • Haurrekin edo gazteekin aurretik izandako esperientzia.
  • Eskola-laguntzan, aisialdian edo hezkuntza arloko jardueretan esperientzia.
  • Behar bereziak dituzten ikasleekin lan egiteko esperientzia.

 

 
 
 
 
 

 

Laburpena

Enpresa: AMESTI

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaiek prozesuan parte hartzeko jarraibideak:

  • Interesa duten pertsonek curriculum vitaea (CV) bidali beharko dute.
  • Curriculumarekin batera, motibazio gutun labur bat aurkeztea baloratuko da.
  • Hautatutako hautagaiekin harremanetan jarriko gara elkarrizketa pertsonala egiteko.
  • Prozesuaren azken fasean, sexu-izaerako delituen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • Dokumentazioa honako helbide honetara bidali beharko da: amestiakademia1@gmail.com edo info@amestiakademia.com

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Hautagaiek prozesuan parte hartzeko jarraibideak:

  • Interesa duten pertsonek curriculum vitaea (CV) bidali beharko dute.
  • Curriculumarekin batera, motibazio gutun labur bat aurkeztea baloratuko da.
  • Hautatutako hautagaiekin harremanetan jarriko gara elkarrizketa pertsonala egiteko.
  • Prozesuaren azken fasean, sexu-izaerako delituen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • Dokumentazioa honako helbide honetara bidali beharko da: amestiakademia1@gmail.com edo info@amestiakademia.com

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.