Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza
Eskaintzaren deskribapena:
Euskara irakasleen lan-poltsa eratuko du UEMAk, udal euskaltegietan sortzen diren beharrei erantzuteko.
Deialdiaren helburua da UEMAko kide diren herrietako udal euskaltegietan sortzen diren irakasle-beharrei erantzutea.
Hautaketa merezimendu-lehiaketa bidez egingo da, eta martxoaren 28a arte zabalik dago izena emateko epea.
Besteak beste, unibertsitateko gradua edo erdi-mailako titulua izatea (edo lizentziaturako lehen hiru ikasturteak gaindituak izatea) eskatuko zaie hautagaiei. HABEk euskaltegietako irakasleak homologatzeko egin zituen probak gainditu zituzten irakaslegaiak ere onartuko dira. Hizkuntza-eskakizunari dagokionez, C2 eskakizuna egiaztatuta edukitzea edota 47/2012 Dekretuari jarraikiz salbuetsita egotea beharrezkoa izango da. Dena dela, badaezpada, beste lan-poltsa bat ere osatuko da C1 hizkuntza-eskakizuna daukaten hautagaiekin.
Baldintza guztiak, deialdian eta oinarri arautzaileetan zehaztuta daude.
Lekua: Gipuzkoa
Enpresa: UEMA
Lan mota:
Zehaztu gabe
Soldata:
Zehaztu gabe
Eskabideak UEMAren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke, eskura dagoen eredua erabiliz. UEMAren Azpeitiko bulegoan ere aurkez daitezke, bertatik bertara. Baita posta-bulegoan ere, aurkezteko epea amaitu baino lehen.
Eskaera egitean, eskabide-orria, adin txikikoekin lan egiteko izaera sexualeko delituengatik aurrekaririk ez izatearen ziurtagiria, eta baloratzea nahi den merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira.
Lehiaketa-fasean, euskaltegi publikoetan egindako irakasle lana (gehienez 10 puntu), euskaltegi homolagatuetan egindako irakasle lana (gehienez 5 puntu), titulu akademikoak (gehienez 3 puntu), Euskal Filologiako gradua edo lizentzia edo Euskal Ikasketetako gradua (2 puntu), eta irakaskuntzarako gaitasun-agiria (1 puntu) hartuko dira kontuan. Helduen euskalduntze-alfabetatzearekin lotutako ikastaroak (gehienez 2 puntu) eta 50 ordutik gorako glotodidaktika ikastaroak ere kontuan hartuko dira (gehienez 2 puntu).
Lehiaketa-fasea amaitzean, UEMAk mankomunitateko kide diren udalen esku utziko du lan-poltsa, beti ere udal euskaltegietako irakasle-beharrei erantzuteko, eta udal bakoitzak lan-poltsa eskatuta.
Lan-poltsa UEMAko udalei soilik utziko zaie, eta ez bestelako udalei eta erakundeei.
Informazio guztia, oinarriak eta eskaera-orriak:
https://labur.eus/UEMA-euskaltegiak-LanPoltsa