Euskaraldiaren komunikazio teknikaria BILBOn

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Lan jardun moldakorra duen lanpostua estali nahi da, Bilbon Euskaraldia ekimenaren komunikazio lanketa burutzeko. Otsailaren 3tik ekainaren 6ra egunean 6 ordutako jarduna izango da. Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
  • Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…)
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.

Baldintzak

Honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Bilbo ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
  • Gidabaimena eta autoa izatea baloratuko da.

 

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 26a izango da.

Curriculumak Lansarean atariaren bidez ez ezik, honako helbide elektronikora ere bidali ahalko dira:

jon@taupamugimendua.eus

 

Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Data: 2024-Abe-23
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2025-Urt-26

Enpresaren izena: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Ez dago hautagairik