Gasteizen, 3 umerentzat eta urte osorako, lagun baten bila gabiltza

Deskribapena

Arloa: Haur zaintzaileak / Adinekoen zaintzaileak / Etxeko lanak

Eskaintzaren deskribapena:

Gasteizko familia bat gara eta 8, 6 eta 4na urteko seme-alabak ditugu. Jatorrak, uste dugu. Eta euskeraz bizi gara, horretan ez dago zalantzarik.
 
Astelehenetik ostiralera, umeen zaintza egin (eguerditik aurrera), bazkaria prestatu eta zenbait etxeko lan egiteko (txukunketak) pertsona baten bila gabiltza. Egunero, 6 ordurako batazbeste (lanorduen antolaketa malguarekin, egunaren arabera).
 
Irailean hasteko asmoz... elkarrizketak abuztuko azken astean egin nahi genituzke.
 
 

Baldintzak

Euskalduna izan eta haurren zaintzarako nahiz etxeko lanetarako (txukunketak zein otorduen prestaketa) prestasuna izatea. Esperientzia kontuan hartuko da.

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: Haurren zaintza

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaien berri jasoko da eta esperientzia aztertuta, elkarrizketa pertsonalak egingo dira.

Haurren zaintza

Data: 2024-Abu-21
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Gasteiz
Udalerria: Gasteiz

Eskaintza noizarte:
2024-Ira-04

Enpresaren izena: Haurren zaintza

Ez dago hautagairik