GAZTELEKUETARAKO HEZITZAILE ETA KOORDINATZAILEA

Deskribapena

Arloa: Haur zaintzaileak / Adinekoen zaintzaileak / Etxeko lanak

Eskaintzaren deskribapena:

AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAK, GAZTELEKUETARAKO HEZITZAILE ETA KOORDINATZAILEAK BEHAR DITU

 
LAN FUNTZIOAK
- Haur eta gazteekin esku hartzeak Laudioko eta Aiarako Gaztelekuetan.
- Lana egutegiaren arabera izango da. Laudioko kasuan ostegunetik igandera irekitzen da eta Aiarakoa ostiral eta larunbatetatan. Beste kide batzuk daudenez ez da egunero lan egiten.
 
ESKATZEN DA
- Aisialdiko begirale titulua edo aisialdiko zuzendari titulua.
- Euskararen idatzizko eta ahozko ezagutza maila altua.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Sexu deliturik egin ez izana egiaztatzen duen agiria.
 
BALORATZEN DUGU
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako proiekturen batean boluntario moduan  parte hartu izana.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza / proiektuarekiko atxikimendua.
- Hezkuntzako goi mailako titulazio ezberdinak edukitzea. 
- Euskarazko C1 ziurtagiria.
- Baloreetan hezteko titulazio ezberdinak: parte-hartzea, hezkidetza, kulturartekotasuna, etab.
- Beste hizkuntzen ezagutza: zeinu hizkuntza, ingelesa, etab.
- Aiaraldea eskualdeko elkartegintzaren ezagutza.
- Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
- Behar bereziak dituzten haurrekin lan egindako esperientzia edo ikasketak.
 
ESKAINTZEN DA
- Kontratu bidezko lana, gizarte segurantzan altan emanda eta dagokion hitzarmena aplikatuz.
- Eskualdean urtean zehar dauden hezkuntza ildoko proiektuetan parte hartzea.
- Lan aukerak Aiaraldea Eskualdeko Gaztelekuetan. 
 
Interesatuta bazaude, bidali curriculuma, aurkezpen gutuna eta sexu-deliturik egin ez izana egiaztatzen duen agiria lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.
 
ZALANTZAK ARGITZEKO DEITU 693 85 53 12 (Aritz) TELEFONORA edo idatziguzu emailez lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera. 
 

 

Laburpena

Enpresa: AIARALDEA KOOP ELK

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lan eskaintzaren kronologia:

- Irailak 4: Lan eskaintzaren zabalpena.

- Irailak 15: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.

- Irailak 16-18: Lan elkarrizketak eta hautafroga

- Irailak 21: Jasotako hautagaitzen azterketa.

- Urriak 1: Laneratzea 

AIARALDEA KOOP ELK

Data: 2026-Ira-03
Herrialdea: Bizkaia,Araba
Eskualdea: Aiara
Udalerria: Aiara,Laudio

Eskaintza noizarte:
2026-Ira-16

Enpresaren izena: AIARALDEA KOOP ELK

Ez dago hautagairik