Getariako Artzape Euskara Elkartea kazetari bila dabil

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Getariako Artzape Euskara Elkartea kazetari bila dabil lanpostu bat betetzeko. Beteak beste, koordinazioan, aldizkarian zein arlo digitalean lan egiteko da. Egunerokotasunean, webgunerako albisteak idatzi eta edukiak sortu beharko dira (idatzizkoak zein ikus-entzunezkoak). Aldizkarirako, koordinazio zein erredakzio lanak egin beharko dira, baita maketaziokoak ere langilearen ezaugarriekin bat etorriz gero.
 
Ezaugarriak
  • Lau orduko lanaldi partziala.
  • Urteko 10.151,12 eurotako soldata gordina.
  • Getarian dago erredakzioa.
  • Lanerako autonomia.
  • Ordutegiak beharretara egokitzeko eta hainbatetan etxetik aritzeko aukera.

Baldintzak

  • Kazetaritza, komunikazio, ikus-entzunezko edo antzerako ikasketak.
  • Euskarako C1 maila edo baliokidea (EGA).
  • Idazten trebea izatea.
 
Baloratuko da: 
  • Getariarra edo ingurukoa izatea.
  • Idazketa, argazkilaritza, maketazio edota bideo-edizio programak (WordPress, Photoshop, Premier, InDesign…) ezagutu eta erabiltzea.
  • Sare sozialak menperatzea.
  • Gidabaimena izatea.
  • Excel programaren erabilera.
  • Esperientzia herrigintzan.

Laburpena

Lekua: Getaria Gipuzkoa

Enpresa: Artzape Euskara Elkartea

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa duen orok admin@artzape.eus helbide elektronikora bidali behar du curriculuma ekainaren 29a baino lehen.
 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Interesa duen orok admin@artzape.eus helbide elektronikora bidali behar du curriculuma ekainaren 29a baino lehen.
 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Artzape Euskara Elkartea

Data: 2025-Eka-13
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Urola Kosta
Udalerria: Getaria

Eskaintza noizarte:
2025-Eka-29

Enpresaren izena: Artzape Euskara Elkartea

Ez dago hautagairik