Arloa: Ostalaritza / Turismoa
Eskaintzaren deskribapena:
Harreragilea (Host/Hostess) gisa arituko den pertsona baten bila gabiltza gure lan-taldera batzeko.
Casa Cámara jatetxea, Pasai Donibaneko portuan dago. 1884an sortu zen, belaunaldiz belaunaldi igaro da, eta gaur egun bere esentzia klasikoari eusten dio. Sukaldaritza euskal errezeta-liburu tradizionalean oinarritzen da, itsasoko jakiekin, zerbitzu arina eta protokoloarekin.
Talde-lanerako, beharrak eta arazoak atzemateko, erabakiak hartzeko eta ekimena izateko gaitasuna duen pertsona behar dugu.
Jangelaburua edo jangelaburu ordea ez dagoenean, jangelako taldeari lagunduko dio eta, jangelaburuarekin edo jangelaburu ordearekin batera, zerbitzua eta taldea planifikatu, zuzendu eta kudeatzeaz arduratuko da.
Eginkizun nagusiak:
. Erreserben kudeaketa
. Bezero-arreta
. Fakturazioa
. Eskariak
. Komunikazioa
Helburuak:
. Erreserbak kudeatzeko, bezeroarentzako arretarako eta komunikaziorako baldintzak betetzea.
. Hobetzeko proiektuak eta proposamenak egitea.
Ezinbesteko baldintzak:
. Hizkuntzak: gaztelania (nibela C1) eta ingelesa (nibela B1).
. Sektorea, sukaldea eta jangela ezagutzea.
. Ostalaritzarekiko grina eta gure jatetxean lan egiteko gogoa.
. Adeitasuna, edukazioa bezero, hornitzaile eta lantaldeekin.
. Erantzukizuna.
Aintzat hartutako baldintzak:
. Hizkuntzak: euskara eta frantsesa.
. Gidabaimena eta ibilgailua.
Lan baldintzak:
. Lanaldi osoko kontratu mugagabea.
. 9 hilabete (urria-ekaina): bazkari zerbitzua asteartetik igandera, eta afari zerbitzua ostirala eta larunbatean.
. 3 hilabete (uztaila-iraila): bazkari eta afari zerbitzua asteartetik larunbatera, eta bazkari zerbitzua igandean.
. 45 opor-egun urtean.
. Soldata gordina urteko: 24.000,00€ - 28.000,00€
Enpresa: Casa Cámara
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
25.000-30.000
Kontsultatu gainerako baldintzak lan eskaintzari erantzunda.
Kontaktua:
+34 628660100
info@casacamara.com
Kontsultatu gainerako baldintzak lan eskaintzari erantzunda.
Kontaktua:
+34 628660100
info@casacamara.com