Arloa: Administrazio Publikoak / Lan eskaintza Publikoak / Obragintza Publikoa
Eskaintzaren deskribapena:
Urretxuko nerabeentzako udal zerbitzurako hezitzaile baten bila gabiltza.
Aldi baterako lan-jardunaldi murrizketa bat ordezkatzea da aurreikuspena. Lana asteazken eta igande bitartean, arratsaldez, gauzatuko duzu, beste hezitzaile batekin batera.
Eskaintzen dena:
- %25eko lan jarduna. Hilean bi astez lan eginda
- Gipuzkoako eskuhartze sozialeko lan hitzarmena
- Lantaldean jarraitzeko aukera
Baldintzak:
- Gradua Hezkuntza zein Giza-zientzietako arloetan
- EGA
- Harremanetarako eta lantaldean aritzeko gaitasuna
Baloratuko da:
- Aisialdi arloan izandako formakuntza zein lan eskarmentua
- Lanbide Heziketako Animazio Soziokulturala zein Gizarteratze Zikloak
- Gaztematika inguruko ezagutza
Lekua: Urretxu Gipuzkoa
Enpresa: Karrika Gizarte Zerbitzuak S.L
Lan mota:
Jardunaldi laburra
Soldata:
Zehaztu gabe
Interesatuok bidali Curriculum Vitaea 2022ko azaroaren 3a baino lehen zerbitzuak.karrika@gmail.com helbidera.