Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 693 85 53 12 telefono zenbakira deitu dezakete.
Arloa: Haur zaintzaileak / Adinekoen zaintzaileak / Etxeko lanak
Eskaintzaren deskribapena:
Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren hezkuntza ildoa, Kokoriko Hezkuntza Faktoria, bigarren langile baten bila dago.
Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi erdiz aritzeko Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek irailak 15 baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira).
Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 693 85 53 12 telefono zenbakira deitu dezakete.
Eskaintzen da
• 20 orduko lanaldia.
• 6 hilabeteko kontratua, luzatzeko aukerarekin, kontratu mugagaberako asmoarekin.
• Ordutegi malgutasuna. Bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
• Lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera.
• Urteko soldata: 10.000 - 11.000 euro gordin.
• Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
• Lantalde gazte eta dinamiko baten partaide izatea.
• Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
• Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.
Eskatzen da
• Hezkuntza titulazioa (Zuzendari ikastaroa, Haur / Lehen Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia, Gizarte Hezkuntza...).
• Hezkuntza metodologia garaikideen ezagutza.
• Euskara ondo menperatzea.
• Proiektuen kudeaketan eskarmentua edo gaitasuna.
• Erabakiak hartzeko gaitasuna.
• Lan taldeen zuzendaritza eta koordinazioan eskarmentua edo gaitasuna.
• Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna. Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
• Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
• Sexu deliturik egin ez izana egiaztatzen duen agiria.
Lekua: Laudio Araba
Enpresa: AIARALDEA KOOP ELK
Lan mota:
Jardunaldi laburra
Soldata:
10.000-15.000
Lan-deialdia ebazteko kronologia
• Irailak 5: Lan-deialdiaren zabalpena.
• Irailak 15: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
• Irailak 16: Jasotako hautagaitzen azterketa.
• Irailak 21-23: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak.
• Irailak 26: Ebazpena
• Urriak 3: Lan inkorporazioa
Baloratuko da
• Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza eta proiektuarekiko atxikimendua.
• Aiaraldea Ekintzen Faktoriako boluntario taldeetan parte hartzea.
• Hezkuntzako titulazio gehigarriak edukitzea (Adib.: Aisialdiko zuzendari / begirale titulua).
• Baloreetan hezteko titulazio ezberdinak (Adib.: Parte hartzea, Hezkidetza, Kultuartekotasuna, Euskara, etab.).
• Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua edo gaitasuna.
• Beste hizkuntzen ezagutza (Adib.: Zeinu hizkuntza, Ingelera, Frantseza, etab.).
• Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
• Aiaraldean jaio eta bizi izatea.