Arloa: Eraikuntza / Mantenimendua
Eskaintzaren deskribapena:
Getxoko San Nikolas Ikastolan mantentze, zaindari eta atezain arduraduna bilatzen dugu. Izendatutako pertsona ikastetxeko azpiegituren mantenu eta garbiketaren egoeraz, zein segurtasun eta zaintzaz ere arduratuko da.
Zereginak:
-
Ikastetxeko instalazioen mantentze integrala eta garbiketa, hala nola azpiegitura, gela, areto, patio, lorategi, bainuak, etab. barne.
-
Instalazioetako akatsak konpontzea.
-
Ikastetxeko segurtasun eta zaintza, ateak irekitzea eta ixteko ardura, sarbideen kontrola, alarmaren kudeaketa etab.
-
Ikastetxeko inbertsio eta mantentzearekin lotutako bestelako eginbeharrak.
Beharrezkoak:
-
Mantenu edo antzekoetan lanbide heziketa titulazioa.
-
Mantenu, garbiketa eta konponketarako gaitasuna.
-
Elektrizitatea, berogailu, iturgintza, azpiegitura ezberdinen ezagutzak eta esperientzia.
-
Mantenuaren antolaketa eta kudeaketarako gaitasuna.
-
Euskara maila altua, ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasun osoa.
-
Komunikazio eta bezero zein langileen arretarako gaitasuna.
Baloratzekoak:
-
Antzeko lanpostuetan gutxieneko 2 urteko esperientzia.
-
Euskara titulazioa C1.
-
Bestelako nobere izaera, egoera, lanerako prestutasuna eta autonomia.