Informatika teknikaria Bilbon

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Gure barne zein kanpoko erabiltzaileei laguntza teknikoa eskaintzeko, Zerbitzu Teknikoaren taldea indartuko duen informatika teknikari baten bila gabiltza.

Laguntza teknikoa aurrez aurre ala telefonoz eman liteke, eta tiket sistema propio batean jasotzen diren intzidentzien bidez kudeatuko dira atazak. Instalazioen eta aplikazio korporatiboen (ofimatika, antibirusa, backupa, etab.) konfigurazio eta mantentze-lanak ere burutu beharko dira.

Teknikariak Bilbon izango du lan-postu presentziala.

Baldintzak

Hautagaiak honako baldintzak bete beharko ditu:

  • Ikasketak: Erdi Mailako Prestakuntza Zikloa - Informatika eta Komunikazioak
  • Esperientzia: gutxienez urtebetekoa.
  • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.
  • Bezeroarekiko harremanetarako gaitasuna.
  • Iniziatiba eta ikasteko erraztasuna.
  • Windows sistema eragileen ezagutza (Windows 11, 10, etab.), baita ekipoak prestatzeko gaitasuna Windows-en.
  • Windows zerbitzarien ezagutza (Windows server 2022, Windows 2019...).
  • Android, Linux eta Mac ezagutza.
  • VoIP eta harware ezagutza.

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: bai&by Fundazioa

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Mesedez, hautagai gisa aurkezteko, eman izena iragarki honetan eta erantsi CV fitxategia. Mila esker.

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Mesedez, hautagai gisa aurkezteko, eman izena iragarki honetan eta erantsi CV fitxategia. Mila esker.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

bai&by Fundazioa

Data: 2024-Urr-07
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2024-Urr-21

Enpresaren izena: bai&by Fundazioa

Ez dago hautagairik