Ingeniaritza Dualaren Eskolako Irakaslea

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Gure lantaldea handitu nahi dugu! IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako lankide izan nahi?

Izan proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte, garatu zure bokazioa profesional zein pertsonalki hazteko, lankidetzan oinarritutako lan giroan.
 
LANPOSTUA:
Ingeniaritza Eskolako Irakaslea
  • Ingeniaritzako ikasketetan irakasle.
  • Bezeroen beharrei erantzungo dien produktu/proiektuen garapena eta berrien sorkuntza.
  • Ikerkuntza proiektuetan partaidetza.
  • Lanerako Prestakuntzako ikastaroetan irakasle.

 

Baldintzak

BETEBEHARRAK:

  • Ingeniaritza edo goi mailako ikasketak arlo zientifikoan.
  • Euskara C1 maila (EGA).
  • Gaztelania C1 maila.
  • Ingelesa C1 maila.

BALORATUKO DUGU:

  • Doktoretza
  • Irakaskuntza eskarmentua.
  • Enpresan eskarmentua.

 

 

Laburpena

Lekua: Elgoibar Gipuzkoa

Enpresa: IMH Campus

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Gure lantaldera batu nahi? Bidali zure proposamena 2024ko uztailaren 18a baino lehen, gaian INGENIARITZA IRAKASLEA adieraziz

IMH Campus

Data: 2024-Uzt-05
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Debabarrena
Udalerria: Elgoibar

Eskaintza noizarte:
2024-Uzt-24

Enpresaren izena: IMH Campus