Kazetari bila gabiltza

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Getariaz (Gipuzkoa) informatzen jarraitzeko, lantaldea berritu asmo du Artzape Euskara Elkarteak. Horretarako, kazetari bila dabil koordinazioan, aldizkarian zein arlo digitalean lan egiteko.

 

Ezaugarriak:

  • Lanaldi partziala (sei eta lau ordukoak).
  • Getarian dago erredakzioa.
  • Lanerako autonomia.
  • Ordutegiak egokitzeko aukera.

Baldintzak

  • Kazetaritza, komunikazio edo ikus-entzunezko ikasketak.
  • Euskarako C1 maila edo baliokidea (EGA).
  • Idazten trebea izatea.

 

Baloratuko da:

  • Getariarra edo ingurukoa izatea.
  • Idazketa, argazkilaritza, maketazio edota bideo-edizio programak (Wordpress, Photoshop, Premier, InDesign...) ezagutu eta erabiltzea.
  • Sare sozialak menderatzea.
  • Gidabaimena izatea.
  • Excel programaren erabilera.
  • Esperientzia herrigintzan.

Laburpena

Lekua: Getaria Gipuzkoa

Enpresa: Artzape Euskara Elkartea

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa duen orok admin@artzape.eus helbide elektronikora bidali behar du curriculuma irailaren 15a baino lehen.

Artzape Euskara Elkartea

Data: 2024-Abu-30
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Urola Kosta
Udalerria: Getaria

Eskaintza noizarte:
2024-Ira-15

Enpresaren izena: Artzape Euskara Elkartea

Ez dago hautagairik